Att cliente

Ingurumena eta erantzukizun soziala

Mercadona eta Animalien Ongizatea

Mercadonan animalien ongizatearekin konprometituta gaude, eta, horregatik, gure hornitzaileekin batera lan egiten dugu animalien bizi-baldintzarik onenak babesteko eta ziurtatzeko.

Konpromiso horrekin lotuta, neurri hauek hartu ditugu, besteak beste:

  • Gure esne-, arrautza- eta haragi-hornitzaile guztiek (hegazti-, txerri-, behi-, untxi- eta ardi-hornitzaile guztiak barne) animalien ongizatearen ziurtagiria dute, nazioartean onartutako eta erakunde espezializatuek abalatutako estandarren arabera.
  • Abeltzaintzako ustiategietan animaliekin zuzenean lan egiten duten langile guztiek behar bezala trebatuta egon behar dute animalien ongizatean.
  • Gure hornitzaile guztiek dituzte bideo-zaintzako kamerak hiltegietan. Hala, ziurtatzen da jardunbide egokiak erabiltzen dituztela eta animaliak behar bezala maneiatzen direla.