Att cliente

Ingurumena eta erantzukizun soziala

Ingurumenarekin eta plastiko-murrizketarekin konprometituta

Mercadonan, lanean dihardugu gure bilgarriak barruko produktuarentzat egokienak izan daitezen hobetzeko eta aldatzeko, betiere elikagaien segurtasuna eta kalitatea bermatuz. 

Gizartearekiko eta ingurumenarekiko ardura duen enpresa bat garenez, konpromisoa dugu plastiko gutxiago erabiltzeko eta sortzen dugun plastiko-hondakina baliabide bihurtzeko, ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuz ekintza zehatz hauen bidez:

– Bilgarrien plastiko-kantitatea optimizatzea.
– Gure bilgarriak birziklagarriak izan daitezen sustatzea.
– Gure barne-prozesuetan sortzen dugun plastiko-hondakina birziklatzea.
– Birziklatzeko etxean nola bereizi behar den jakinaraztea bilgarrian.

Gure webgunean, Zaindu dezagun planeta atalean, hauei buruzko informazioa daukazu:

– Jasangarritasun-arloan egin ditugun aurrerapenak, baita plastikoetan egindakoak ere.
– Birziklapenari buruzko prestakuntza-eduki oinarrizkoa (Adibidez, zer edukiontzitan sartu behar den zer. Deskargatzeko moduko gida bat daukagu, etxean hondakinak nola bereizi behar diren koloretan adierazten duena).