2020a oso urte gogorra eta zaila izan da, baina Mercadonak bere historiako kudeaketa-lan onena egin du, Mercadona Proiektua osatzen duten 95.000 pertsonei esker, beren ahaleginarekin eta hobetzeko gaitasunarekin agerian utzi baitute ezohiko uneetan azaltzen direla pertsona apartak.
- Mercadonak 5.000 lanpostu sortu zituen iaz (batez beste 16 egunean), eta, urte-amaieran, kontratu finkoko 95.000 langile zituen.
- Konpainiak, zeina baliabide propioekin finantzatzen baita, 1.500 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu egun bizi duen eraldaketa izugarria bizkortzeko eta digitalagoa, produktiboagoa eta jasangarriagoa den enpresa-eredu bat sustatzeko.
- Langileen artean 409 milioi euro banatu ditu sari gisa (hau da, irabazi garbiaren % 25 baino gehiago), eta gizarteari 364 milioi eman dizkio zerga moduan (2019an baino % 29 gehiago). Zenbateko horiek kenduta, konpainiak 727 milioi euroko irabazi garbia lortu du (% 17 gehiago).
- 2020an, Juan Roigek eta Hortensia Herrerok dibidenduen 70 milioi euro bideratu dituzte Valentziako Erkidegoko eta Espainiako ekonomia suspertzera, eta 2021ean ekarpen hori % 45 handiagoa izatea aurreikusi dute (hots, 100 milioikoa), “ezagutzak eta diruak partekatuta bakarrik ekartzen baitute zoriona”.