6.25 Denda eredua eta 6.25 Estrategia ezarria duen Mercadonaren supermerkatu bat

Mercadonaren Iragazki-kafe Amerikarra eta 6.25 Estrategia, Espainiako kontsumo-berrikuntza handien artean

2021ko martxoaren 23a
  • Horrez gain, sektoreari laguntzeko ekimen bat ere aintzatetsi da: #HauEZINdaGELDITU izenez ezagutu zena hasieran eta orain #Eaktibatu izena duena, 5.500 enpresa atxiki baino gehiago dituena.
  • Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak aitortza egiten die Espainiako elikagai-sektoreko hainbat proiektu eta jardunbide egoki berritzaileri.

Institut Cerdàk gaur goizean jakinarazi ditu, Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiaren laugarren edizioan, sektorean 2020an izan diren berrikuntzak. Aintzatespenen artean, nabarmentzekoak dira Hacendado Iragazki-kafe Amerikarra eta 6.25 Estrategia, biak ere Mercadona plastikoa murrizteko gauzatzen ari den ekintzak.

Hacendado Iragazki-kafe Amerikarra, UCC Coffee Spain Totaler Hornitzaileak egina Logroñoko bere instalazioetan (Errioxa), produktuen berrikuntza gisa saritu dute, iragazki-kafe amerikar bat kafe-makinarik gabe hartzeko modu erraz eta praktikoa delako.

Bestalde,  Mercadonaren 6.25 Estrategia, enpresak garatu duen eta “Planeta Zaintzen Jarraitu” estrategia globalaren barruan sartzen den ekintza-plana, prozesuen berrikuntzen kategorian aintzatetsi da, iritzita jauzi kualitatibo bat dela gai horri modu orokorrean heltzeagatik eta ekonomia zirkularrarekin bat etortzeagatik. Gainera, kontsumitzaileak ere parte hartzen du. Margarita Muñoz Mercadonako Ekonomia Zirkularreko Zuzendari Nagusiak ekitaldian azaldu duenez, “6 ekintza zehatz dira, 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: gure markako ontzietan plastikoa % 25 murriztea, gure prozesuetan sortzen ditugun plastiko-hondakin guztiak birziklatzea eta ontzi guztiak birziklagarriak izatea”.

Berritasun gisa, txostenean, sektoreko enpresek garatutako ekimen berritzaileenei buruzko atal bat dago. Enpresok erakutsi dute funtsezko sektore direla COVID-19ak eragindako osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisiaren egoera kudeatzeko. Ildo horretatik, berrikuntza sozialtzat hartu da, halaber, #HauEZINdaGELDITU ekimena, zeina bere bilakaeran #Eaktibatu bihurtu baita eta 5.500 enpresa baino gehiago atxiki baitzaizkio. Behatokiak mugimendu hori aintzatetsi du. Mugimendu hori martxoaren erdialdean hasi zen, enpresa eta langile guztiak lanean eta berrasmatzen jarraitzeko egiten ari ziren ahalegina ikusarazteko. Gaur egun, herrialdeko ekonomia berpizteko sustagarritzat balio duen topaleku eta prestakuntza- eta inspirazio-puntu bihurtu da.

Mercadonaren Koberrikuntza Eredua

Konpainiak koberrikuntza-eredu bat du, lehentasun honi erantzuteko sortu zena: etengabe “Nagusi”ari (bezeroari) entzutea eta balioa emango dioten ekimenak garatuz hura nola asebete pentsatzea. Helburu hori lortzeko, Amantal Estrategia aplikatzen du 2011tik, eta haren bidez kontsumoaren, etxeko garbitasunaren, norberaren garbitasunaren eta maskoten zaintzaren inguruko esperientziak eta ohiturak partekatzen ditu bezeroekin. Esperientzia eta ohitura horiek Totaler Hornitzaileei helarazten dizkie gero, zuzeneko lankidetza bat sustatzeko bezeroaren esperientzian oinarrituta garatu eta fabrikatutako produktu onenak egiteko prozesuan.

Proiektu aitzindari hori balio bereizgarri bat da konpainiarentzat, zeinak, urtetik urtera, sormena areagotzen baitu eta berrikuntza indartzen. Konpainiak koberrikuntza-zentro batzuk ditu, eta haietan egunero lan egiten duten espezialistek “Nagusi”en zaletasunak eta beharrak hauteman eta behatzen dituzte, zentro horietan eta dendan bertan, enpresak irtenbide egokiak eman diezazkien.

6.25 Denda eredua eta 6.25 Estrategia ezarria duen Mercadonaren supermerkatu batHacendado Kafe-iragazki Amerikarra Mercadonaren linealean.

6.25 Denda eredua eta 6.25 Estrategia ezarria duen Mercadonaren supermerkatu bat6.25 Denda eredua eta 6.25 Estrategia ezarria duen Mercadonaren supermerkatu bat.

Logo EAktibatu