Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Vigoko Elikagai Bankua Probintzia Fundazioak eta Mercadonak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

2019ko urriaren 08a
  • Konpainiak 7.800 kilo premiazko produktu eman dizkio, Elikagai Bankuak behar gehien duten familien artean bana ditzan.
  • Mercadonak 710 tona elikagai baino gehiago eman zizkien 2018an Galiziako ongintzazko erakundeei eta jantoki sozialei.

Vigoko Elikagai Bankua Probintzia Fundazioak eta Mercadona supermerkatu-konpainiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, beren arteko harremana formalizatzeko, eta, horren arabera, enpresak konpromisoa hartzen du Fundazioak egiten duen lanari laguntzeko premiazko elikagaiak emanez. Elikagaien Bankuak, bestalde, produktu horiek Pontevedrako probintziako behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartzen du, baldintza egokiak bermatuz, kontsumitzailearengana egoera onean irits daitezen.

Hitzarmen honen helburua da Mercadonak Elikagaien Bankuarekin duen harremana sendotzea. Izan ere, sinadura-ekitaldian, 7.800 kilo premiazko elikagai eman dizkio. Gainera, aurten ere, bankuak Pontevedra probintzian antolatzen duen Bilketa Handi Solidarioan lagunduko du; azaroaren amaieran egingo da. Iazko Bilketa Handian Mercadonako bezeroek 36.700 kilo oinarrizko produktu eman zituzten Pontevedrako dendetan.

Lankidetza-dokumentua sinatu ondoren, Pedro Pereira Elikagai Bankuko presidenteak eskerrak eman zituen Mercadonak GKE honi erakutsitako “inplikazio solidarioagatik”, eta gogorarazi du “beharrezkoa dela premia handiena duten pertsonei laguntzea gaur egungo egoeran —alegia, hobekuntza makroekonomiko honetan—, ikusirik gure gizarteko familia ugarirentzat urrun dagoela oraindik hobekuntza hori”.

Mercadonaren izenean, Mariña Rivas Galiziako Kanpo Harremanetako gerenteak eskerrak eman dizkio Vigoko Elikagai Bankuari, “behar gehien dutenen alde probintzian egiten duen lan handiarengatik”, eta gaineratu duenez, "horixe da elikagai-bankuek egiten duten borondatezko lan handiari guk egiten diogun ekarpena".

2019ko lehen sei hilabeteetan, Vigoko Elikagai Bankua Probintzia Fundazioak 1,1 milioi kilo inguru banatu zituen. Iaz, berriz, 1,8 milioi kilo inguru janari (1.760,629 kilo) eman zituen, haiekin lan egiten duten 150 gizarte-kolektiboen bidez, eta laguntza ematen dieten pertsona behartsuenen beharren % 35 bete zuen.

1995ean sortu zen GKE hori apolitikoa eta akonfesionala da, eta giza eskubide oinarrizkoenetako bat bete nahi du: edonork elikadura nahikoa, segurua eta osasungarria edukitzea, doan. 2014az geroztik, erakundeak ordezkaritza bat du Pontevedran.

Pedro Pereira eta Iván Martínez, Vigoko Elikagai Bankua Probintzia Fundazioko lehendakaria eta lehendakariordea, Mercadonak Galizian duen Giza baliabideetako gerente Mariña RivasekinPedro Pereira eta Iván Martínez, Vigoko Elikagai Bankua Probintzia Fundazioko lehendakaria eta lehendakariordea, Mercadonak Galizian duen Giza baliabideetako gerente Mariña Rivasekin.

Konpromiso soziala: "gizarteari harengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzea"

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Hori dela eta, Mercadonak, Erantzukizun Sozialeko Planaren barruan eta bizi den gizartearen garapenean eta aurrerabide jasangarrian laguntzeko, 2018an, 710 tona elikagai baino gehiago eman ditu hamabi jantoki sozialetara eta Galiziako beste ongintzazko erakunde batzuetara (hala nola Elikagai Bankuak eta Caritas).

Mercadonaren elikagai-dohaintza Espainian

Mercadonak, bere ekintza-planaren bidez, konpromisoa du gizarteari itzultzeko harengandik jasotzen duenaren zati bat. Hori dela eta, Espainian jende askori laguntzen dioten instituzio eta erakunde sozial ugariri laguntzen die eta babesa ematen. 2018an, zenbait ekimenen bidez, konpainiak 8.300 tona produktu (guztira 140.000 erosketa-orga) eman dizkie elikagai-bankuei, jangela sozialei eta ongintzazko erakundeei.