COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Urteko Enpresa Saria jaso du Mercadonak

Urteko Enpresa Saria jaso du Mercadonak FEDECOMen eskutik

2019ko urriaren 08a
  • Mercadonak nazioartekotzeko proiektua abiarazi du aurten, Portugalera zabaldu baitu bere jarduera, herrialde horretan kateko lehen dendak irekiz. 260 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu proiektu honetan.

Espainiaren Europako, Afrikako, Asiako eta Ozeaniako Merkataritza Ganbera Ofizialen Federazioak (FEDECOM), urteko Enpresa Saria eman zion Mercadonari, urriaren 7an, Lisboan. Aintzatespen horrekin, FEDECOMek Federazioko kide den herrialde batean jarduera komertzial eta ekonomikoagatik nabarmentzen den Espainiako enpresa bati aitortza egiten dio urtero.

Saria emateko ekitaldia Lisboako Sala do Arquivo da Câmara Municipal aretoan izan zen, eta Portugalgo enpresa-elkarte nagusietako presidenteak eta Pedro Moriyon Espainiako Enbaxadako kontseilari ekonomiko eta komertziala izan ziren han. Saria Eurico Brilhante Días Portugalgo Nazioartekotzeko estatu-idazkari jaunak eman zuen, eta, Mercadonaren aldetik, Elena Aldanak, Portugalgo Kanpo Harremanetarako eta Europako gaietarako zuzendariak, jaso zuen saria.

Hona hemen Mercadonaren 2018ko ekitaldiaren amaierako datu batzuk: 1.636 denda, 85.800 langile Espainian, 24.305 milioi euroko fakturazioa eta 1.504 milioi euroko inbertsioa. Gainera, Espainiako ekonomian BPGaren % 1,9ko eragin ekonomikoa du, eta zuzeneko eta zeharkako 630.000 lanpostu ditu.

2019ko uztailean, enpresak lehen supermerkatuak ireki zituen Portugalen. Supermerkatu-katea kanpora zabaldu eta nazioartekotzeko lehen proiektua abiaraztea ekarri zuen horrek. Enpresak 1.100 langile ditu dagoeneko Portugalen. Gaur egun, enpresak 5 denda ditu herrialde horretan, eta 2019an 10 irekitzea aurreikus du. Dendak, Portoko eta Lisboako bulegoak, Póvoa de Varzimeko Bloke Logistikoa eta Matinoshos-eko Koberrikuntza Zentroa martxan jartzeko, 260 milioi euro inguru inbertitu ditu, 2016an herrialde horretan sartuko zela iragarri zuenetik.

“Inbertsio horiek gure ekonomian jarritako konfiantzaren isla dira. Enplegua sortzen laguntzen dute, eta lurralde-kohesioa sustatzen dute. Espainia eta Portugal bazkide garrantzitsuak dira, eta harro gaude Mercadonak gu hautatu gaituelako nazioartekotzeko bere lehen prozesuan", esan du Eurico Brilhante Diasek, Portugalgo Nazioartekotzeko estatu-idazkariak. Eta zehaztu du Mercadonaren nazioartekotzeak "ekar dezakeela bi merkatuetan produktu portugaldar eta espainiarrak sartzea eta, ondorioz, ondasunen transakzio gehiago egotea, lehiakortasuna sustatzea eta bi herrialdeen arteko merkataritza bultzatzea".

Eduardo Barrachina FEDECOMen lehendakariak esan zuenez: “Ziurgabetasun politiko, ekonomiko eta soziala nabaria diren honetan, Mercadona nazioartera hedatzea erreferente argia da, eta gure enpresek egokitzeko duten gaitasuna islatzen du".

Bestalde, Elena Aldana Portugalgo Kanpo Harremanetarako eta Europako Gaietarako zuzendariak hauxe esan zuen: "FEDECOMi eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari egindako aitortzarengatik, enpresak nazioartekotzeko lehen proiektua abiarazi duen urte garrantzitsu honetan. Sari hau Mercadonako kide guztion ahaleginaren emaitza da. Bide honetatik bakarrik lortzen da Eredu handi bat duen enpresa handi bat sortzea, Mercadona bezalakoa alegia."      

Espainiaren Europako, Afrikako, Asiako eta Ozeaniako Merkataritza Ganbera Ofizialen Federazioa (FEDDECOM) irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da, 1996an sortua, eta Espainiako Administrazioak onartu eta Europan, Afrikan, Asian eta Ozeanian kokatuta dauden Espainiako 20 Merkataritza Ganbera Ofizialak biltzen ditu.

Portugalgo eta Espainiako Merkataritza eta Industria Ganberaren (CCILE) laguntza ere badu ekitaldiak.

Elena Aldana Portugalgo Kanpo Harremanetarako eta Europako Gaietarako zuzendariaElena Aldana Portugalgo Kanpo Harremanetarako eta Europako Gaietarako zuzendaria.

Goiburuko irudia: Eduardo Barrachina, FEDECOMeko lehendakaria; Elena Aldana, Portugalgo Kanpo Harremanetarako eta Europako Gaietarako zuzendaria; eta Eurico Brilhante Días, Nazioartekotzeko estatu-idazkaria.