COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 2. Astea

AECOCek antolatutako Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 2. Astean parte hartuko du Mercadonak

2019ko irailaren 23a
  • Konpainiak berriro babestuko du Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako Astea (irailaren 23tik 28ra egingo da aurten).
  • Ekimen honetan, enpresek eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak parte hartuko dute.
  • Urteak daramatza Mercadonak elikagaiak alferrik ez galtzeko estrategiak aplikatzen.

Elikagaiak alferrik galtzeak kezka eragiten die administrazioei, kontsumitzaileei, elikagai-bankuei eta enpresei. Hori dela eta, Fabrikatzaile- eta banatzaile-elkarteak (AECOC) urteak daramatza elikagaigintzako katebegi guztien kontzientziazioa eta kolaborazioa sustatzen.

Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 2. Astearen helburua da, aurten ere, katebegiek elkarri kontatzea zer egiten duen bakoitzak elikagai gutxiago botatzeko.

Mercadonak bat egin du bere saltoki-sareetan kontzientziazio-kanpainarekin, elikagaiak alferrik ez galtzeko ekintzak aztertzen eta partekatzen laguntzeko. 2012tik, Mercadona AECOCen "Elikagaiek ez dute hondakinik, aprobetxatu" ekimenari atxikia dago, eta, gainera, zenbait estrategia ditu elikagaiak alferrik ez galtzeko.

Bideoa gaztelaniaz:

Zer egin etxean elikagaiak alferrik ez galtzeko

Gida hauetan azaltzen dugu zer egin behar den etxean elikagaiak alferrik ez galtzeko

Dokumentua espainieraz:

 

Guía Hogares contra desperdicio AVACU

Deskargatu