Jesús Mediavillak eta Laura del Palaciok 2024rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Valladolideko Elikagai Bankuak 20 tona janari baino gehiago jaso ditu Mercadonatik

2023ko ekainaren 30a
  • Oraingoan, oliba- eta ekilore-olioa, babarrun zuria, atun-kontserbak eta garbantzuak eman ditu Mercadonak.
  • Konpainiak Valladolideko ongintza-erakunde horrekin duen urteko hitzarmenaren emaitza izan da dohaintza, eta 2024. urterako berritu egin dute hitzarmen hori.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 20 tona janari baino gehiago eman dizkio Valladolideko Elikagai Bankuari: oliba-olioa, ekilore-olioa, babarrun zuria, garbantzuak eta atun-kontserbak. Konpainiak Valladolideko ongintza-erakunde horrekin duen urteko hitzarmenaren emaitza izan da dohaintza. Hitzarmenari jarraipena ematea erabaki dute ongintza-erakundeko lehendakari Jesús Mediavillak eta Mercadonaren Gaztela eta Leongo Kanpo Harremanetako kudeatzaile Laura del Palaciok.

Jesús Mediavillak eskerrak eman dizkio Mercadonari “haren eskuzabaltasun izugarriagatik”, eta adierazi du dohaintza hau oso garrantzitsua dela, zailtasunak daudelako une hauetan oinarrizko zenbait produkturen eskaera handiari erantzuteko. Valladolideko Elikagai Bankuak 12.500 lagun artatzen ditu probintzian. Gaztela eta Leonen, gutxi gorabehera 62.000 lagunek jasotzen dute laguntza, komunitateko bederatzi probintzietan dauden elikagai-bankuak hornitzen dituzten 685 erakundeen bidez.

Laura del Palaciok, bestalde, adierazi du konpainiarentzat oso pozgarria dela elikagai-bankuen bidez gehien behar dutenengana iristea, erakunde horiek ezagutzen baitituzte ondoena lankide dituzten beste ongintza-erakunde batzuen beharrak.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 550 erakunde soziali baino gehiagori laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Hain zuzen ere, 2022an, konpainiak 25.100 tona premiazko produktu eman zituen dohaintzan; alegia, 2021ean baino % 22 gehiago. Gaztela eta Leonen, 61 erakunde sozial eta ongintza-elkarterekin lan egiten du, eta iaz 1.621 tona premiazko produktu eman zizkien, 2021ean baino % 7 gehiago.

Valladolideko Elikagai Bankuak 20 tona janari baino gehiago jaso dituValladolideko Elikagai Bankuak 20 tona janari baino gehiago jaso ditu.

Jesús Mediavillak eta Laura del Palaciok 2024rako lankidetza-hitzarmena sinatu duteJesús Mediavillak eta Laura del Palaciok 2024rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute.