Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorearen (MERCO) emaitzak. 2023ko Enpresak eta Liderrak

Mercadona da ospe oneneko enpresa bere sektorean eta onenetan bigarrena maila orokorrean

2023ko ekainaren 28a
  • Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitoreak (MERCO) “Enpresen 2023ko Sailkapen Orokorra” argitaratu du, zeinean Mercadona baita ospe oneneko enpresa bere sektorean eta onenetan bigarrena maila orokorrean.
  • Mercadonako presidente Juan Roig ageri da berriro ere ospe onena duen lider gisa “Liderren 2023ko Sailkapen Orokorrean”.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia ospe onena duten Espainiako enpresen artean dago “Enpresen 2023ko Sailkapen Orokorra”ren arabera, zeina Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitoreak (MERCO) egiten baitu. Hain zuzen ere, bigarren postuan dago konpainia, eta lehenengoan orotariko banaketaren kategorian.

Emaitza horiek argitaratzeaz bat “Liderren 2023ko Sailkapen Orokorra” ere argitaratu da, zeinean Mercadonako presidente Juan Roig ageri baita bosgarren aldiz jarraian ospe oneneko lider gisa.

Konpainia oso harro dago emaitza horiekin, eta eskerrak eman nahi dizkio Mercori hobekuntza-puntuak detektatzeko egiten duen lan handiagatik, aukera ematen baitio egunero hobetzeko “gizarteak existitzea nahi duen enpresa bat izateko, guztiak harro sentitzeko modukoa”.

Ospea baloratzeko sistema

Ranking horiek egiteko, Mercok zenbait esparrutako 53.000 pertsonaren laguntza izan du: enpresetako zuzendariak, finantza-analistak, katedradunak, kontsumitzaile-elkarteak, GKEak, sindikatuak, kazetariak, influencerrak eta herritarrak.

Aurretiazko zerrenda batean jasotako enpresa eta liderren balorazioa egin dute, ospe-aldagai hauek kontuan hartuta: emaitza ekonomikoak, eskaintza komertzialaren kalitatea, espiritu berritzailea, talentuaren kudeaketa, portaera etikoa eta erantzukizun eta ospe korporatiboa.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO)

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO) Espainian eta Latinoamerikan erreferentzia diren monitore korporatiboetako bat da. 2000. urteaz geroztik, enpresen ospea ebaluatzen du metodologia zorrotz bat erabiliz; ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.