Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa

Mercadona, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat

2023ko ekainaren 13a
  • Konpainia Nazio Batuen Erakundearen Mundu Hitzarmeneko kide da 2011tik, eta bere jardueraren eragina gehien jasaten duten Garapen Jasangarrirako Helburuetarako (GJH) soluzioak bilatzen ahalegintzen da.

Erronka globalez gero eta jabetuagoa dagoen gure mundu honetan, enpresek funtsezko zeregina dute Mundu Hitzarmeneko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GKH) sustatzeko eta betetzeko. Nazio Batuen Erakundeak ezarritako helburu horiek etorkizun jasangarri eta bidezko bat eraiki nahi dute guztiontzat. Hori dela eta, 2011tik, ekimen horren bazkide da Mercadona, eta etengabe dihardu lanean bere jarduerak gehien eragiten dien helburuei erantzuteko. Gainera, konpainiak ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-ekintza arduratsuak sustatzen ditu, bai eta bera kokatua dagoen lekuetan eragin positiboa duten ekintzak ere.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadona eta Garapen Jasangarrirako Helburuak

Mercadonak zenbait ekintza ditu martxan, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen eta sustatzen laguntzeko. Guztira, 17 dira, eta enpresa bere jardueraren eragina gehien jasaten duten helburuetan zentratzen da batik bat.

Helburu horien artean dira, besteak beste, pobrezia desagerraraztea, kalitatezko hezkuntza, berdintasuna, ingurumenaren babesa eta hiri jasangarrien diseinua.

Esteka honetan daude eskuragarri Mercadonak martxan dituen ekintza guztiak.

Enpresa sozial eta jasangarri baten eredua

Sortu zenetik, Mercadonak hazkunde partekatua bultzatzen duen enpresa-proiektu bat sendotu du, elkartasun-proiektuak eta baterako aberastasuna sortzen dituena. Ekintza Plan Sozialaren bidez lantzen ditu helburu horiek, eta plan haren bidez askotariko ekimenak sustatzen eta babesten ditu, hala nola solidarioak, prestakuntzakoak edo berrikuntzarekin loturikoak. Horiek, aldi berean, funtsezko elementuak dira kohesio eta oreka soziala izateko.

Gizarteari balioa emateaz gainera, haren parte ere bada, eta, hori horrela den heinean, harekin batera hazteko helburuarekin jarduten du lankidetzan, halaxe lortuko baitu “jendeak existitzea nahi duen enpresa bat eraikitzea, guztiak harro sentitzeko modukoa”.