Cáceresko Elikagai Bankuari dohaintza ematen

Mercadonak 4.000 kilo elikagai baino gehiago eman dizkio Cáceresko Elikagai Bankuari

2023ko maiatzaren 31
  • Konpainiak sendotu egin du Cáceresko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, eta 4.300 kilo premiazko elikagai eman dizkio, hala nola esnea eta olioa.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Extremadurako 17 jantoki sozialekin, bai eta beste zenbait erakunderekin ere, hala nola Elikagai Bankuarekin eta Cáritasekin.
  • 2022an, konpainiak 237 tona premiazko elikagai baino gehiago eman zituen Extremaduran bakarrik; 2021ean baino % 36 gehiago

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Erantzukizun Sozialeko Eredua sendotzen jarraitzen du. Ildo horretan, konpainiak 237 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2022an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta 4.000 kilo premiazko elikagai baino gehiago eman dizkio Cáceresko Elikagai Bankuari, bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko.

Maribel Martín-Romok, Mercadonaren Extremadurako Kanpo Harremanetako arduradunak, hau adierazi du: "Lankidetza honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu erakunde hauei laguntza emateaz, gehien behar duten familiei arreta ematen segi dezaten".

Cáceresko Elikagai Bankuaren izenean, Juan Carlos Fernández presidenteak hitz egin du: “Eskertzen dugu dohaintza hau, eta Mercadonarekin duela jada zenbait urte dugun harreman estua. Era honetan, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzun nahi diegu, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan”.

Elikagai Bankuak eskertu egin dute dohaintza hori eta “duela zenbait urtetik enpresa horrekin dugun harreman hain estua". 2022an Mercadonak 237 tona elikagai eta produkturen dohaintza egin zuen, 2021ean baino % 36 gehiago, 17 erakunde eta jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko Elikagai Bankuaren hainbat egoitzari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Cáceresko Elikagai Bankuari dohaintza ematenCáceresko Elikagai Bankuari dohaintza ematen.