Badajozko Elikagai Bankuari dohaintza ematen

Mercadonak 4.000 tona elikagai eman dizkio Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari

2023ko maiatzaren 30a
  • Konpainiak sendotu egin du Badajozko Elikagai Bankua Fundazioarekin duen lankidetza, eta 4.000 kilo premiazko elikagai eman dizkio, hala nola esnea eta arrain-kontserbak.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Extremadurako 17 jantoki sozialekin, bai eta beste zenbait erakunderekin ere, hala nola Elikagai Bankuarekin eta Cáritasekin.
  • 2022an, konpainiak 237 tona premiazko elikagai baino gehiago eman zituen Extremaduran bakarrik; 2021ean baino % 36 gehiago.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Erantzukizun Sozialeko Eredua sendotzen jarraitzen du. Ildo horretan, konpainiak 237 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2022an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta 4.000 kilo premiazko elikagai eman dizkio Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari, bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko.

Maribel Martín-Romok, Mercadonaren Extremadurako Kanpo Harremanetako arduradunak, hau adierazi du: "Lankidetza honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu erakunde hauei laguntza emateaz, gehien behar duten familiei arreta ematen segi dezaten".

Badajozko Elikagaien Bankua Fundazioaren aldetik, Cristina Herrera presidenteak hau esan du: “Beste behin ere, Mercadonak laguntza eman digu eskaerarik handieneko produktuarekin, une honetan eskasia izanda gainera. Dohaintza honekin, ekaineko banaketa osatu ahal izango dugu.”

2022an Mercadonak 237 tona elikagai eta produkturen dohaintza egin zuen, 2021ean baino % 36 gehiago, 17 erakunde eta jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko Elikagai Bankuaren hainbat egoitzari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Badajozko Elikagai Bankuari dohaintza ematenBadajozko Elikagai Bankuari dohaintza ematen.