2023ko Kilo-bilketa ekitaldiaren dendako kartelak

Mercadonak 2023ko Kilo-bilketan parte hartuko du

2023ko maiatzaren 29a
  • Konpainiak 1.600 denda baino gehiago eskaini ditu Espainia osoan, bezeroek, nahi izanez gero, diru-dohaintzak egin ditzaten kutxan ordaintzean.
  • Dohaintzan emandako dirua premiazko produktu bihurtuko da, eta kanpainan parte hartzen duten elikagai-bankuei emango zaizkie elikagai horiek; haiek erabakiko dute gero zer elikagai-mota behar duten zehazki, bai eta zenbat eta noiz behar duten ere.
  • Konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra antolatu duen ekimenarekin

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) maiatzaren 29tik ekainaren 4ra antolatu duen Kilo-bilketarekin. Konpainiak, bezeroak ekitaldi solidario honetan parte hartzera animatzeko,1.600 denda baino gehiago eskaini ditu Espainia osoan, dirua biltzeko.

“Nagusi”ek (bezeroek) euro baten multiplo diren diru-dohaintzak egin ditzakete, erosketak kutxan ordaintzean. Dohaintzan emandako dirua elikagai bihurtuko da, eta kanpainan parte hartzen duten elikagai-bankuei emango zaizkie elikagai horiek; haiek erabakiko dute zer elikagai-mota behar duten zehazki, bai eta zenbat eta noiz behar duten ere, azken erabiltzaileen benetako beharrei modu eraginkorragoan erantzuteko.

Mercadonaren dohaintzak 2022an

2022an, Mercadonak 25.100 tona premiazko produktu eman zizkien berarekin lankidetzan diharduten Espainiako eta Portugalgo 550 jantoki soziali baino gehiagori eta 60 elikagai-bankuri baino gehiagori. 2021ean baino % 22 gehiago.

Era berean, iaz antolatutako hainbat ekimen solidariotan ere parte hartu dute “Nagusi”ek (bezeroek). Besteak beste, nabarmentzekoa da Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) antolatutako Elikagaien Bilketa Handian parte hartu zutela. Azaroaren 25etik abenduaren 6ra bitartean egin zen bilketa, eta, bezeroen eta Mercadonaren elkartasunari esker (ekimen solidario horretan bildutako diruaren % 10 eman zuen Konpainiak), 3,5 milioi euro baino gehiago bildu ziren; ekimenean parte hartu zuten elikagai-bankuak premiazko produktu ari dira bihurtzen diru hori 2023an zehar, beren erakundeak eta azken bezeroak artatzeko premiaz behar dituzten produktu, hain zuzen.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten zortziehun lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

2023ko Kilo-bilketa ekitaldiaren dendako kartelak2023ko Kilo-bilketa ekitaldiaren dendako kartelak.