Mercadonak 12.000 litro esne eman dizkio Almeriako Elikagai Bankuari

Mercadonak 12.000 litro esne eman dizkio Almeriako Elikagai Bankuari

2023ko uztailaren 26a
  • Konpainiak probintziako 19 erakunde sozialekin dihardu lanean, eta erakunde gehiagorekin hasteko asmoa du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 12.000 litro esne baino gehiago eman dizkio Almeriako Elikagai Bankuari, eta, gainera, dohaintzak egiten dizkie egunero probintziako beste ongintza-erakunde batzuei. Hala, konpainiak 189 tona banatu ditu Almeriako probintzian urte hasieratik ekainera bitarte, 3.145 erosketa-orga betetzeko beste.

Kantitate horretatik, 16 tona elikagai Almeriako Elikagai Bankuari eman dizkio, eta gainerakoa eguneroko dohaintzen bidez banatu du probintzian lankide dituen beste ongintza-erakunde eta -elkarteen artean.

“Nagusi"ek ere (bezeroek) parte hartu dute iaz antolatutako hainbat ekimen solidariotan, eta berriki Udaberriko Kilo-bilketan. Nabarmentzekoa da Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) antolatutako Elikagaien Bilketa Handian bezeroek izan duten parte-hartzea. Bezeroen elkartasunari esker lortutakoari eta Mercadonak ekimen solidario horri gehitutako % 10ari esker, 3,5 milioi euro baino gehiago bildu ziren. Diru horrekin, 2023an, 2.300 tona premiazko produktu baino gehiago bideratuko dira ekimenean parte hartzen duten elikagai-bankuetako erabiltzaileentzat. Bilketa horren ondorioz, 21 tona elikagai baino gehiago eman zaizkio dagoeneko Almeriako Elikagai Bankuari, 350 orga betetzeko beste.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Halaber, dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak 12.000 litro esne eman dizkio Almeriako Elikagai BankuariAlmeriako Elikagai Bankuari esnea emateko unea.