Mercadonaren logoa

Palma - Mercadonaren eraberritze-lanak Mercat de l’Olivar azokan duen supermerkatuan

2023ko uztailaren 28a
  • Itxita egongo da abuztuaren 5etik azaroaren 17ra, konpainiaren denda eraginkorraren eredura egokitzeko. Eredu horrek bezeroen erosketa optimizatzen du, eta aukera ematen du energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko.
  • Prozesuak ez dio eragingo udal-merkatuaren funtzionamenduari. Hala, postu guztiak mantenduko ditu, ohiko ordutegian.

Datorren abuztuaren 5ean Mercadonak aldi baterako itxiko du (azaroaren 17a arte) Mercat de l’Olivar azokaren goiko solairuan duen supermerkatua. Eraberritze-lanen ondoren irekiko du berriro. Prozesuak ez dio eragingo udal-merkatuaren funtzionamenduari. Hala, postu guztiak mantenduko ditu, ohiko ordutegian.

Eraberritze-lan hauen helburua da konpainiaren denda eraginkorraren eredura egokitzea. Eredu horren araberakoak dira jada Balearretako 36 supermerkatu; aukera ematen dute energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko, denda konbentzionalaren ereduaren aldean. Adibide batzuk ematearren, supermerkatuak elementu hauek izango ditu: isolamendu termiko eta akustiko hobeak, kutxa-izozkailu efikazagoak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak eta LED automatizatuko argiztapen-sistema, eremuaren eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, energia modu askoz efizienteagoan kudeatu ahal izateko.

Gainera, korridore zabalagoak eta gune komun hobeak izango ditu, langileak erosoago egon daitezen atsedenaldietan. Halaber, nobedadeak izango dira sail guztietan; besteak beste, Jateko Prest atala. 2019an eraman zen sail hori Mallorcara. Orain, supermerkatu honetako bezeroek kontsumitzeko prest dauden platerak hautatu ahal izango dituzte, establezimenduan bertan edo hartatik kanpo jateko; mahaiak eta aulkiak izango dituen gune bat ere gaituko da. Janari-aukera guztiak material naturalekin egindako ontzietan zerbitzatuko dira (azukre-kanaberazkoak, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuko langileek konpainiaren beste denda batzuetan egingo dute lan eraberritze-prozesuak dirauen artean. Lanak bukatzen direnean, supermerkatuko plantilla 47 langilera zabalduko da, beste hiru pertsona kontratatuko baitira. Hiru hilabete horietan zehar, bezeroek Mercat de l’Olivar azokatik gertuen dauden Mercadonako establezimenduetan jarraitu ahal izango dute ohiko erosketak egiten; hain zuzen, Manacor eta Aragón kaleetako establezimenduetan.

Mercadona Balear Uharteetan

Mercadonak 200 milioi eurotik gorako erosketa-bolumenarekin itxi zuen 2022a Balear Uharteetan. Datu hori lortzeko, Balearretako ekoizle-sareak ahalegin iraunkorra egin du, eta uharteetako plantilla osatzen duten 2.703 langileek gogor lan egin dute; langile guztiek dituzte kontratu egonkor eta kalitatezkoak.

Denda eraginkorraren ereduari dagokionez, 2017an hasi zen ezartzen, Aragón kaleko supermerkatua eraberritu zuenean. Gaur den egunean, konpainiak 49 supermerkatu ditu Balear Uharteetan, eta haietako 36k ezarria dute jada eredu berria.