Mercadonaren premiazko elikagaien entrega Cuencako Cáritasi

Mercadonak 4.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan Cuencako Cáritasi

2023ko uztailaren 28a
  • Konpainiak sendotu egin du Cuencako Cáritasekin duen lankidetza, 4.000 kilo premiazko produktu baino gehiago emanez.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Gaztela-Mantxako zenbait jantoki sozialekin, bai eta beste zenbait erakunderekin ere, hala nola Elikagai Bankuarekin, Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.
  • 2022an, konpainiak 800 tona premiazko elikagai baino gehiago banatu zituen Gaztela-Mantxan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Erantzukizun Sozialeko Eredua sendotzen jarraitzen du. Ildo horretan, konpainiak 800 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu dagoeneko 2022an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta 4 tona premiazko elikagai baino gehiago eman dizkio Cuencako Cáritasi bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko.

Elisa Montesek, Mercadonaren Cuencako Kanpo Harremanetako zuzendariak, hau nabarmendu du: "Lankidetza honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu erakunde hauei laguntza emateaz, gehien behar duten familiei arreta ematen segi dezaten".

2022an, Mercadonak  25.100 tona premiazko produktu eman zizkien berarekin lankidetzan diharduten Espainiako eta Portugalgo 550 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait ongintza-erakunderi; beraz, 2021ean baino % 22 gehiago. Kopuru horretatik, 800 tona elikagai baino gehiago eman zien konpainiak Gaztela-Mantxan lankide dituen 27 ongintza-erakunde eta -elkarteri.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren dohaintza Cuencako CáritasiPremiazko elikagaien entrega Cuencako Cáritasi.