2023ko lehen seihilekoko dohaintzen mapa

Mercadonak 10.500 tona elikagai baino gehiago eman ditu 2023ko lehen seihilekoan, eta gizarte-erakundeekiko lankidetza handitu du

2023ko abuztuaren 18a
  • Mercadonak 174.200 erosketa-orga betetzeko adina elikagai eman ditu 2023ko lehen seihilekoan.
  • Konpainiak Espainia eta Portugal osoko 650 gizarte-erakunderekin baino gehiagorekin egiten du lan; 140 erakunde gehiagoko hazkundea izan du 2022aren aldean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 10.500 tona premiazko elikagai baino gehiago eman ditu urte-hasieratik hona, eta zabaldu egin du berarekin lan egiten duten gizarte-erakundeen sarea, hala Espainian nola Portugalen.

Bideoa gaztelaniaz

Dohaintzak, 174.200 erosketa-orgaren parekoak, Espainiako eta Portugalgo 650 gizarte-erakundeentzat izan dira, haiekin guztiekin lankidetzan aritzen baita konpainia. Azken 6 hilabeteetan Mercadonak zabaldu egin du bere lankidetza-sarea, 140 gizarte-erakundetik gora gehitu baititu Espainian eta Portugalen eta hala nabarmen hobetu konpainiaren laguntza-egitura.

Dokumentua gaztelaniaz

 

Listado entidades sociales con las que colabora Mercadona

Deskargatu

 

 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Adibidez, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten 800 lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Mercadonak 2023ko lehen seihilekoan egindako dohaintzen mapa

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, modu jasangarrian ekoiztea, animalien ongizatea, hondakinak kudeatzea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.