Mercadonaren Hacendado Oilasko Salda, linealean

Mercadonaren Oilasko Saldaren salmenta % 23 igo da, eta egunean 84.000 litro ere saltzen ditu, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik

2020ko azaroaren 12a
  • Negua iristearekin batera, igo egin dira produktu honen salmentak, ezin hobea baita etxean pastarekin eta arrozarekin jateko, eta baita edozein gisatu edo salda prestatzeko ere.
  • Interal Totaler Hornitzaile gipuzkoarrak egiten du produktu hau bere Funesko zentroan (Nafarroa).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiaren Hacendado Oilasko Saldaren salmentak % 23 igo dira, eta egunean 84.000 litro ere saltzen ditu, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik.

Nahiz eta Espainian urte osoan saltzen den produktu bat izan, negua iristearekin batera “Nagusiek” (bezeroek) gehiago erosten dute; izan ere, zenbat eta hotz handiagoa egin, orduan eta gehiago kontsumitzen dira plater beroak. Mercadonaren Hacendado Oilasko Salda ezin hobea da etxean pastarekin eta arrozarekin jateko, eta baita edozein gisatu edo salda prestatzeko ere.

Interal Totaler Hornitzaile gipuzkoarrak bere Funesko (Nafarroa) instalazioetan egiten du Hacendado Oilasko Salda, litroko bi brikeko paketetan (bereiz daitezke).

Mercadonaren Hacendado Oilasko SaldaHacendado Oilasko Salda, Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu