Solteko bakailao gazitua aukeratzen baduzu, itsasoko zaporerik sakonena izango duzu sukaldean.

Solteko bakailao gazitua (Penintsula eta Balearrak)

2018ko martxoaren 23a

Mercadonaren solteko bakailao gazitua primerakoa da arrain-errezeta elikagarriak prestatzeko.

Mende asko dira bakailao gazitua Mendebaldeko dietaren parte dela. Eta gatzetan primeran kontserbatzen delako hedatu da, hain justu, mundu osora: gatzitzeak, bere ezaugarri guztiak gordetzeaz gain, zaporea hobetu ere egiten du eta.

Ezin konta ahala errezeta tradizional prestatzeko erabiltzen da bakailao gazitua, Garizuman eta Aste Santuan, bereziki. Hotzean kontsumi dezakezu, edota plantxan, frijiturik, saltsan, gisatuetan, eltzekoan, edo labekaturik. Bai eta beste plater askotan ere, hala nola kroketa, kausera, krema edo arrozetan.

Soltean: bakailaoa kontsumitzeko era tradizionala

Orain Mercadonan eskaintzen dizugun moduan erosi izan da tradizionalki bakailao gazitua: soltean. Gatzetan kontserbatzeko metodoari esker, denbora-tarte luzeetan gordetzeko ezin hobea da. Hala, Mediterraneoan, Europako barnealdean eta beste toki askotan irauteko modua izan du elikagai honek. Era ezberdinetan merkaturaturik aurki dezakezu: solomoak, kokotxak, orrika, zatika edo birrindurik, besteak beste.

Bakailao gazitua prestatzeko zenbait modu

Bakailao gazitu mota ezberdinak aurkituko dituzu Mercadonan, askotariko plater eta egosteko moduetara egokitu daitezen, hain justu. Buztandun orri handiak egoki-egokiak dira bakailaoa errioxar erara, bizkaitar erara, edo ajoarrieroaren moduko beste zenbait errezetaren arabera prestatzeko. Solomoak, bestalde, labean sartzeko bereziak dira. Eta zatiak eta birrinak, kroketa, kausera, edo arrain-bolen gisako plater tradizionalak prestatzeko onak. Zure platerei ukitu finago bat eman nahi badiezu, azkenik, kokotxak aukeratzea iradokitzen dizugu, leunak eta zoragarriak dira eta.

Bakailao gazituaren ezaugarriak

Atlantiko Iparraldeko, Kantauri Itsasoko edo Eskandinaviako ur hotzetan bizi den arrain zuria dugu bakailaoa. Gantz ase gutxi edukitzeagatik nabarmentzen da, eta Omega 3 gantz-azido eduki altua izateagatik. Proteina eta B zein D taldeetako bitamina eduki altua ere badu.

Bere ezaugarri nutrizionalei eta bere moldaerraztasunari esker, erromatarren garaietatik kontsumitzen den arraina dugu bakailaoa.

Bakailao gazituak gatz kantitate handia du. Horrenbestez, arteria-hipertentsioa edo likido-erretentzioa duten pertsonek neurrian hartu beharko dute, eta aurretik xeheki gezatu.

Bakailaoa nola gezatu

Bakailaoa gezatzeko prozesu erreala ikusi nahi baduzu, hemen duzu detailerik gal ez dezazun prestatu dizugun bideoa:

Jarraian, bakailaoa gezatzeko prozesu guztia deskargatzeko moduan uzten dizugu, urratsez urrats azaldua, eta bakailaoa presta dezazun bi errezeta soil eta zaporetsu: ajoarrieroa eta errioxar erakoa.

Bacalao salado Península

Beste Zenbait Iradokizun

Bakailao gazituari buruzko gauza gehiago jakin nahi? Ezagutu gure dietari dakarzkion onura nutrizionalak. Azkenik, bere aniztasuna, prezioa eta freskotasuna kontuan hartuta, Mercadonaren arraina ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu.