Mercadonaren bloke logistikoa Gasteizen

Mercadonaren lanpostu hutsak Euskadin: Logistika eta Dendak

2018ko martxoaren 27a

Euskadiko Mercadonan aritzeko zenbait lanpostu eskaintzen dira, Gasteizeko bloke logistikoan, Berangoko zein Leioako irekitze berrietan, eta Eibargo supermerkatuan, postu hauetako pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin: Biltegiko Beharginak, Hotz-teknikariak, Elektromekanikariak, Supermerkatuko Pertsonala eta Mantentze-lanetarako Pertsonala.

Mercadonaren lan eskaintzak Euskadin: Logistika eta Dendak

Mercadonaren bloke logistikoa Gasteizen

Bada ia hamarkada bat Mercadonak bere sare logistikoan berrikuntzak sartzeko erabakia hartu zuela, biltegi guztiz automatizatuak abian jartzeko xedearekin. Bloke logistiko mota hau, aitzindaria sektorean, Mercadonak biltegietako kalitatezko lanaren alde egiten duen apustua da, langileen zernahi maneiu eta gainesfortzu ezabatzea ahalbidetzen baitu, lan istripuei aurrea hartzen eta hauek saihesten laguntzeko, eta, bide batez, produktibitatea eta eraginkortasuna areagotzeko.

Mercadonaren zenbait lanpostu huts plazaratu dira Biltegiko Behargin, Hotz-teknikari eta Elektromekanikari gisa aritzeko Gasteizeko Bloke Logistikoan:

Lan eskaintzak kontsultatu:

Biltegiko Beharginak Gaueko txandan

Mantentze-lanetarako Hotz-teknikariak eta Elektromekanikariak

Gasteizeko Bloke logistikoko pertsonalarentzako lan baldintzak

  • Kontratu mota: Mugagabea
  • Soldata-progresioa. (Gehi plusak)
  • Konpainiak bere gain hartzen du Mercadonako langileen trebakuntza.
  • Barne-sustapena.

Supermerkatuko pertsonala: Berango, Leioa, Eibar

Berangon eta Leioan aurki egingo diren irekitze berrietarako zein Eibarko supermerkaturako Mercadonako langileak behar ditugula-eta, eskakizun hauek betetzen dituzten postu guztietako Mercadonako beharginen bila ari gara:

Lanaldi osoan:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gutxieneko ikasketak dituzten izangaiak.
  • Astelehenetik larunbatera astean 40 orduko lanaldian jarduteko moduan egotea.
  • Ostiral, larunbat eta astelehenetan 20 orduko lanaldi partzialean jarduteko moduan egotea.
  • Bezeroari zerbitzua emateko gertutasuna.

Berango, Leioa eta Eibarren supermerkatuko pertsonal gisa aritzeko lan baldintzak:

  • Kontratu mota: Mugagabea
  • Hasierako soldata: 1.312 €  gordin /hilean, soldata-progresioarekin (eta lanaldi partzialean, horren zati proportzionala).
  • Konpainiak bere gain hartzen du Mercadonako langileen trebakuntza.
  • Barne-sustapena.

Eskakizunak bete, eta Mercadonan lan egin nahi baduzu, eskaintzak kontsultatu eta izena eman ezazu:

Berango

Lanaldi Osoko Supermerkatuko Pertsonala Berangon

Lanaldi Partzialeko Supermerkatuko Pertsonala Berangon

Leioa

Lanaldi Osoko Supermerkatuko Pertsonala Leioan

Lanaldi Partzialeko Supermerkatuko Pertsonala Leioan

Eibar

Lanaldi Osoko Supermerkatuko Pertsonala Eibarren

Lanaldi Partzialeko Supermerkatuko Pertsonala Eibarren

Mantentze-lanetarako pertsonala Eibar eta Gasteizeko dendetan

Eibar eta Gasteizen dendako mantentze-lanetarako pertsonal gisa aritzeko eskakizun hauek dituzten lanpostu hutsak:

Elektrizitatean/elektronikan/elektromekanikan/mekanikan LHI, LHII, Erdi Mailako edo Goi Mailako ikasketak eta instalazio elektrikoetako ezagutzak dituzten izangaiak. Astelehenetik larunbatera 40 orduko lanaldian jarduteko moduan egotea eskatzen da.

Lan eskaintzak kontsultatu:

Mantentze-lanetarako pertsonala Gasteizen

Mantentze-lanetarako pertsonala Eibarren

 

Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonaren lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko “Enplegua” atalean, eta Curriculuma bertan erregistratu.