Mercadonaren bloke logistikoa Abreran, Bartzelona

Mercadonak bloke logistiko adimentsu berri bat sortuko du Plazan (Zaragoza)

2018ko martxoaren 16a
  • Horretarako, 17.000 m2-ko lursaila erosi du supermerkatu-konpainiak, 2006tik duenarekin batera 67.000 m2  azalera osatuz.
  • Gainesfortzuak ezabatu eta konpainiaren gaitasun logistikoa handituko duen biltegi adimentsu honetan 6,5 milioi euro inbertituko direla aurreikusten da.
  • 50 obrako hornitzaile eta 300 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte instalazio logistikoen eraikuntzan, eta 2020tik aurrera hasiko da horien aktibitatea.
  • Bloke logistikoa eraikitzeko lanak 2018ko bigarren lauhilekoan hasiko direla espero da, eta Zaragozako Plazako Plataforma Logistikoan egongo da.

Mercadonak bloke logistiko berri bat eraikiko du Zaragozan, Plazako Plataforma Logistikoko Bari kalean, hain zuzen ere. 67.000 metro karratuko azalera hartuko du, konpainiak erosi berri duen 17.000 metro karratuko lursailaren eta 2006an erosi zuen 50.000 metro karratukoaren arteko batuketaren emaitza, eta horietatik 30.000 metro azalera eraiki izatera zuzenduko dira. Proiektuak 6,5 milioi euro inbertsioa jasoko du, eta lanak 2020an bukatzea espero da, 50 obrako hornitzaile eta 300 pertsonaren parte hartzearekin.

Bloke berria martxan jartzen denean, hara lekualdatuko da gaur egun Plazan bertan dauden 11.200 metro karratuko instalazioetan burutzen den jarduera logistikoa, hantxe geratuko diren sostengu-zerbitzuak eta edukiontzien biltegia salbu. Langile taldea ere, 100 pertsonak osatua, beharginen gainesfortzuak saihesten dituen bloke logistiko automatizatu berrira lekualdatuko da.

Gainesfortzuak saihesteko eta modu eraginkorrean garraiatzeko inbertitzea

Zaragozako bloke logistiko berriak areagotu egingo du Mercadonaren sarearen gaitasun logistikoa, orotara 970.000 metro karratuko azalera gainditzen duena. Beraren bitartez, konpainiak supermerkatu guztiak hornitzen ditu, eta, aldi berean, baliabide gutxiagorekin gero eta salerosgai gehiago garraiatzen saiatzen da, eta ingurunearekiko “ikusezina” izaten. Gainesfortzuak saihesten dituen eredu logistiko berritzaile honen aldeko aukera hartu zuenetik, bere sare logistiko adimentsua modernizatzeko munta handiko baliabideak bideratu ditu konpainiak. Sare horrek 700 milioi euroko inbertsioak jaso ditu urte hauetan zehar, eta 6.400 pertsona aritzen dira bertan lanean.

Goiburuko irudia: Abrerako (Bartzelona) bloke logistiko automatizatuaren barrualdea.