Huevos Guillén Mercadonaren bitarteko hornitzailearen zoruan hazitako oiloak

Huevos Guillén-ek kaiolarik gabeko bere lehen arrautzak ekoiztu ditu Mercadonarentzat

2018ko apirilaren 04a
  • 7 milioi euro jarri hasierako inbertsio gisa, eta bere instalazioetako eraldaketari ekin dio Huevos Guillén-ek.
  • Arrautza hauek Mercadonak Valentzian eta Alacanten dituen 59 supermerkatutan eskura daitezke gaur-gaurkoz, eta 180 denda baino gehiagotan txertatuak izango dira urte bukaerarako.
  • 2023an, aurreikusitakoa baino bi urte lehenago alegia, merkaturatuko dituen arrautza guztiak kaioletan ez hazitako oiloenak izango direlako konpromisoa hartzen du Mercadonak. 

Arrautza freskoak eta arrautza-produktuak ekoizten dituen Huevos Guillén enpresak, Mercadonaren bitarteko hornitzaile adituak, lurrean hazitako oiloek errutako bere lehen arrautzak zerbitzatu dizkio aste honetan supermerkatu-kateari.

Horri esker, Mercadonak Valentzia eta Alacanteko probintzietan dituen 59 supermerkatutako linealetan, kaioletan ez hazitako oiloen arrautzak aurki daitezke salgai apirilaren 3tik aurrera. Landako oiloek eta lurrean hazitakoek errundakoak direla adierazteko, 1 eta 2 kodeekin markaturik daude hurrenez hurren. Mercadonak eta bere hornitzaileek arrautza mota hauetako ekoizpena eta salmenta areagotzea aurreikusten dute, 2018a itxi bitartean 180 supermerkatu baino gehiagotan txertatzeko asmoarekin.

Erronka berri horri ekiteko, Mercadonak eta konpainiaren arrautza-hornitzaileek, eta horien artean, zehazkiago, Huevos Guillén-ek, 60 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute orotara, zoruko eta landako oiloen hazkuntza bermatzeko egokiak izango diren instalazio eta nabe berriak abian jartzea ahalbidetzeko.

2023an, aurreikusitakoa baino bi urte lehenago alegia, kaioletan ez hazitako oiloenak izango dira Mercadonak merkaturatuko dituen arrautza guztiak. Neurri hau, Mercadonaren Gizarte Erantzukizunaren zuzendaria den Margarita Muñoz-ek azaldu duenez, “Mercadonaren konpromiso sozial sendoaren parte da, eta beste hainbat ekimenetan ere jarri da agerian, konpainiaren hornitzaile guztiek baieztatu duten eta beraren web korporatiboan ikusgai dagoen Animalien Ongizaterako Politikaren barruan”.

Gainera, inplementazio prozesuaren berri emateko elkarrizketak izan ditu Mercadonak Animalien Berdintasuna nazioarteko erakundearekin. Horren harira, Animalien Berdintasuna-ko zuzendariak, Javier Morenok, konpainiak eman duen albistea azpimarratu du, “animalien ongizatea hobetzeko aurrerapen handia baita kaiolako oiloen arrautzak ekoizteari uzteko data 2023ra gerturatu izana. Konpromiso honek berebiziko garrantzia izango du sektore guztiarentzat. Gaur, zalantzarik gabe, Espainiako oilo kaiolen bukaera gertuago dugula esan dezakegu”.

Espainierazko horma-irudia:

Mercadona ha comenzado a ofrecer en supermercados de las provincias de Valencia y Alicante huevos procedentes de gallinas camperas y criadas en sueloNagusiei” (bezeroei) neurriaren berri emateko Valentzia eta Alacanteko 59 supermerkatutan ezarri den horma-irudia.

 

Goiburuko irudia: Huevos Guillén bitarteko hornitzailearen instalazioetan zoruan hazitako oiloak.