Mercadonaren taldea handitzeko eskaintza, 2023ko udako kanpainarako

Mercadonak langileak behar ditu udako kanpainarako

2023ko maiatzaren 04a
  • Hasierako soldata hilean 1.507 euro gordinekoa da, eta langileek lanpostuari egokitutako prestakuntza jasotzen dute.
  • Konpainiak bere plantilla handitu nahi du maiatzetik irailera, turisten etorrerari erantzuteko eta zerbitzuaren bikaintasunari eusteko.

Mercadonak langileak behar ditu 2023ko udako kanpainarako, zeina maiatzean hasi eta irailaren amaieran bukatuko baita. Denboraldi horretako plantilla indartu nahi du dendetako eta bloke logistikoetako zerbitzuaren bikaintasuna bermatzeko, turistak iristeaz gainera beste langileen oporrak egokitzen baitira garai horretan.

Enplegu-eskaintza berriak Mercadonaren enplegu-atarian daude kontsultagarri. Han aipatzen dira lanpostuen baldintzak eta hasierako ordainsaria (hilean 1.507 euro gordin), eta ez dela behar aldez aurreko esperientziarik, langile berri guztiek jasotzen baitute lanpostu bakoitzari egokitutako berariazko prestakuntza. Era berean, konpainiak adierazten du langile berriak lantaldearen parte bihurtuko direla eta lantalde horrek talde-lana, bezeroari zerbitzua emateko bokazioa eta etengabe hobetzeko gaitasuna dituela ezaugarri. 

Mercadonako lan-baldintzak

Arestian aipatutako ordainsariez eta prestakuntzaz gain, Mercadonaren Giza Baliabideen Kudeaketa Ereduak ezaugarri hauek ditu:

  • Jardunaldi osoa edo partziala.
  • Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa. Mercadonako langileek kontratu finkoak eta sektoreko batezbestekoa gainditzen duten soldatak dituzte.
  • Soldata-igoeren ordainsari-politika. Mercadonaren ordainsari-politikaren oinarria da soldata igotzea langileek tarte bat (antzinatasun-urtea) gainditzen duten aldiro. Bestalde, konpainiak urteroko irabaziaren zati bat partekatzen du aldez aurretik ezarritako urteko helburu espezifikoak lortu dituzten langileekin.
  • Berdintasuna eta ekitatea. Mercadonaren Giza Baliabideen Kudeaketa Ereduak berdintasuna eta dibertsitatea bultzatzen ditu zuzentasunaren bidez alderdi guztietan eta ondorio guztietarako, eta ez du onartzen inor sexuagatik, sexu-orientazioagatik, desgaitasunagatik, adinagatik, nazionalitatearengatik eta bestelako arrazoiengatik baztertzerik. 
  • Barne-igoerarako aukera. Pertsonetan inbertitzea da konpainiaren hazkunde-palanka nagusietako bat. Horregatik, Mercadonak barne-talentuaren alde egiten du zenbait lanpostutara igotzeko.

Irakurri hemen Mercadonako lan-baldintzei buruzko informazio xeheagoa. Enplegu-eskaintza guztiak Mercadonaren enplegu-atarian daude.

Mercadonaren denda bateko langile batMercadonaren denda bateko langile bat.

Mercadonaren bloke logistiko bateko langile batMercadonaren bloke logistiko bateko langile bat.