“Erlauntza”rako langilea

Mercadonak langileak behar ditu Getafeko Erlauntzan (Madril)

2019ko apirilaren 04a

Proiektu berria dugun martxan! Mercadonan banatzaileak eta eskari-prestatzaileak behar ditugu Getafeko  Erlauntza berrian (Madril) lanpostu hutsak betetzeko.

Egin bat gure taldearekin!

Mercadona Online

2018ko maiatzean Valentziako Vara de Quart industrialdean onlineko salmentarako bakarrik erabiltzen den lehen biltegia eraikitzeko 12 milioi euro inbertitu ondoren, Mercadonak proba pilotu bat jarri zuen martxan zentro logistiko honetatik, “Erlauntza” izenekoa. Hasiera batean, Valentzia hiriburuan eman zen zerbitzua, eta, pixkanaka, hiriko beste auzo, inguruko udalerri eta herri batzuetara hedatu zen. 62.000 erabiltzaile berri, martxan jarri zenetik.

Gaur egun, proiektu honetan 220 langile baino gehiago ari dira. Gainera, Vara de Quarten “Erlauntza”ren bilakaera aldekoa izanda, Mercadonak aurreikusi du bi erlauntza berri egitea, Bartzelonako Zona Franca industrialdean eta Getafen (Madril).

Guztion ideien eta ahaleginaren emaitza da gaurko Mercadona: talentuz betetako lantaldea.

Hautaketa-prozesuak abiatzera goaz Getafeko (Madril) "Erlauntza"rako!

Zer eskaintzen dizugun Mercadonan?

  • Kontratu finkoa lehenengo egunetik
  • Hasierako soldata: 1.328 € gordin hilean, eta soldata-progresioa.
  • Prestakuntza enpresaren kontura

Gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu informazio gehiago Mercadonako lan-baldintzei buruz.

Mercadonako lanpostu horietara aurkezteko baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Gutxieneko ikasketa-maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
  • Astean 40 orduz txandaka lan egiteko prest egotea.
  • Gidabaimena izatea.

Ikusi gure eskaintzak eta eman izena!