Mercadonak dohaintza bat egin dio Logroñoko Cocina Económicari

Mercadonak furgoneta bat eman dio Logroñoko Cocina Económicari

2019ko martxoaren 27a
  • Supermerkatu-kateak furgoneta bat eman dio Logroñoko Cocina Económicari. Urteak daramatza, egunero premiazko produktuak emanez, erakunde horri laguntzen.
  • Mercadonak 96 tona premiazko produktu eman ditu 2018an Errioxan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak furgoneta bat eman dio Logroñoko Cocina Económicari. Duela zenbait urtetik hona Errioxako erakundearekin duen lankidetza egonkorrean beste urrats bat da dohaintza hau; egunero premiazko produktuak ematen dizkio, eta baliabide logistikoak eta giza baliabideak uzten.

Imanol Flandes Mercadonako Errioxako Kanpo Harremanetako zuzendariak azaldu duenez, “dohaintza hori mugarri berri bat da Cocina Económicarekin dugun harremanean, eta erakunde errioxar honen lan onean dugun konfiantza erakusten du”. Bestalde, Emilio Carreras Logroñoko Cocina Económicako presidenteak eskerrak eman dizkio Mercadonari, “bai furgoneta horrengatik, zeinak aukera emango baitigu gure eguneroko jarduerekin segitzeko, bai eguneroko dohaintzengatik. Aurten, 125 urte beteko ditugu bizitzak elikatzen, eta, beraz, opari ederra da gure urteurrenerako”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, lankidetza horrez gain, Errioxako Elikagai Bankuarekin ere kolaboratzen du. Ekintza horien guztien bidez, Mercadonak 96 tona premiazko produktu eman zizkien 2018an Errioxako zenbait erakunde soziali.

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan eta 506 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 805 enpresa txiki eta ertainekin, eta 377 milioi euroren erosketak egin dizkie 2018an hornitzaile errioxarrei, aurreko urtean baino % 5 gehiago.

Logroñoko Cocina Económica

Logroñoko Cocina Económica 1894an sortu zuen Santa Barbara kondeak, eta Karitatearen Alaben babes leiala du. Jantoki sozialaren bidez, behar gehien duten pertsonei elikagaiak ematea du helburu. Hala, 125 urte daramatza bizitzak elikatzen. Bere jarduera soziala beste eremu batzuetara ere zabaldu du, eta prekarietate- eta ahultasun-egoeran dauden norbanako eta kolektiboen arazoei aurre egiteko alternatibak eskaintzen ditu. 2018an, 82.872 errazio banatu zituen jantoki sozialak.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Goiburuko irudia: Eskuinean, Emilio Carreras Logroñoko Cocina Económicako presidentea, eta, ezkerrean, Imanol Flandes Mercadonako Errioxako Kanpo Harremanetako zuzendaria.