Mercadona

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Leganes-en (Madril)

2016ko abenduaren 15a
  • Mercadonak Leganesen duen denda berriak 3,4 milioi euroko inbertsioa jaso eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 38 lagunek osatutako langile-taldea du.
  • Bere eraikuntzan 50 hornitzailek hartu dute parte batez beste, lanak egin bitartean 170 pertsona kontratatu dituztenak.

Mercadonak establezimendu berri bat zabaldu du Leganes-en (Madril), Puerta de Alcalá etorbideko 3. zenbakian, hain zuzen. 3,4 milioi euroko inbertsioa egin du supermerkatu kateak establezimenduan, bere eraikuntzan batez beste 50 hornitzailek hartu dutelarik parte, lanak egin bitartean 170 pertsona kontratatuz. 

Zentroak 1.608 metro karratuko salmentarako sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Azpimarragarriak dira, halaber, produktu freskoen atal eraberrituak, arrandegia, esate baterako, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena, solteko labe produktuena, eta fruta eta barazkien atala ere, gertutasuneko produktuen alde apustu egiten duena. Gainera, 38 lagunek osatutako langile-taldeari zuzendutako atsedenerako esparruak, aldagelak eta prestakuntzarako sala bat ditu dendak.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murrizten duen neurri sorta bat barnebiltzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak, besteak beste).

Zentroa irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 145 tokidun aparkaleku bat du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek erosketak errazteko. Gainera, etxerako zerbitzua eta online erosketa ere gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Beti Prezio Baxuak

Irekiera berri honek Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagun eta esklusiboaren onurak jaso ditzaten ahalbidetzen du: produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzea, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan, alegia. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, garai hauetan familien ekonomiarentzat inoiz baino garrantzi handiagoa duen konpromisoa. 

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu hau abian jarriz, Madrilgo Erkidegoaren alde egin duen apustu irmoa berresten du Mercadonak. 2015eko ekitaldiaren bukaeran baditu bertan 170 denda, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 9.160 lagunek osatutako langile-taldea. Konpainiak, halaber, elkargo honetako 347 ETErekin du harreman komertziala, eta 1.115 milioi euroko erosketak egiten dizkie urtean Madrilgo hornitzaileei.