Mercadona

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Xinzo de Limia-n (Ourense)

2016ko abenduaren 15a
  • Konpainiak 2,2 milioi euroko inbertsioa egin du denda berrian, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 28 lagunek osatutako langile-taldea duena.
  • Bere eraikuntzan 40 hornitzailek hartu dute parte batez beste, lanak egin bitartean 160 pertsona kontratatu dituztenak.

Mercadonak establezimendu berri bat zabaldu du Xinzo de Limia-n (Ourense), udalerri honetako Enpresa-Parkean, hain zuzen. 2,2 milioi euroko inbertsioa egin du supermerkatu kateak establezimenduan, bere eraikuntzan batez beste 40 hornitzailek hartu dutelarik parte, lanak egin bitartean 160 pertsona kontratatuz.

Zentroak 1.700 metro karratuko salmentarako sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Guztien gainetik nabarmentzen dira, halaber, produktu freskoen atal eraberrituak, arrandegia, esate baterako, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena, solteko labe produktuena, eta fruta eta barazkien atala ere, gertutasuneko produktuen alde apustu egiten duena. Gainera, 28 lagunek osatutako langile-taldearentzat atsedenerako esparruak, aldagelak eta prestakuntzarako sala bat ditu dendak.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek erosketak erraztuko dizkien 183 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Gainera, etxerako zerbitzua eta online erosketa ere gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murrizten duen neurri sorta bat barnebiltzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak, besteak beste).

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, konpainiak besterik ez duena erabiltzen. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, hain zuzen, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei. 

Mercadona Galizian

Supermerkatu hau abian jarriz, Galiziaren alde egin duen apustu irmoa berresten du Mercadonak, 56 denda eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 1.775 lagunek osatutako langile-taldea dituelarik bertan. Konpainiak, halaber, elkargo honetako 1.350 ETErekin du harreman komertziala, eta bertako hornitzaileei 1.115 milioi euroko erosketak egiten zizkien 2015ean.