Mercadona inaugura su nuevo Modelo de Tienda Eficiente en Algeciras (Cádiz)

Mercadonak bere denda eraginkor eredu berria inauguratu du Algeciras-en (Cádiz)

2017ko urtarrilaren 09a
  • Bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten dira teknologikoki guztiz konektatutako denda berri honetan. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da, orobat.
  • Supermerkatu eraginkor berriak 4’5 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 48 lagunek osatutako langile-taldea du.
  • Bere eraikuntzan 50 hornitzailek hartu dute parte batez beste, 270 pertsona kontratatu dituztenak eraikuntza-fasean.

Mercadonak supermerkatu berri bat inauguratu du gaur Algeciras-en (Cádiz), Virgen del Carmen Etorbidean, 28-30, hain zuzen ere. Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu Berrira egokitutako denda honen eraikuntzan 50 hornitzailek hartu dute parte batez beste, eraikitze-fasean 270 pertsona kontratatu dituztenak. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten da bertan, “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen baitie bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

1.500 metro karratuko azalerako salmenta sala du Mercadonaren Algeciras-eko denda eraginkor berri honek, aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dagoena, kolore zein material berriak agertuz, bai supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan, bai atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal gardenen aldeko apustua egiten du, halaber, eta baita kolore beroak erabiltzearen aldekoa ere, dendako giro ezberdinak banatzeko.  

Berritasunak atal guztietan

Atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-ari (bezeroari), langileei, hornitzaileari, zein gizarteari berari mesede egiten dietenak. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berria, oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, eta zukua unean bertan ateratzeko makina, beste berrikuntza batzuen artean.

Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die gainera bezeroei, beren erosketa-ekintza errazteko: fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berriaz, eta orga bi eredu uztartuz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Langileen eguneroko lanak errazteko asmoz, halaber, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihesteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak. Kutxa-altzaria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Bestalde, langileentzako gune komunak baditu ere, beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten, bai eta jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero %40rainoko energia-aurrezpena lor dezaketen neurriak hartu dira, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak eta horma zein sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea errazten duelarik, bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, produktu freskoen kudeaketan, bereziki.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko 90 tokidun aparkaleku bat du. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, Mercadonak bakarrik erabiltzen duena. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honela, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadonak supermerkatu berri bat inauguratu du gaur Algeciras-en (Cádiz), Virgen del Carmen Etorbidean, 28-30, hain zuzen ere. Algeciras-eko (Cádiz) Mercadonaren supermerkatu berriko fatxada.