Mercadonaren supermerkatu berriko fatxada Finestrat-en, Alacant.

Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko du Alacant-eko bi supermerkatutan

2017ko urtarrilaren 23a
  • Finestrat eta Alacant hiriko denda berri hauek teknologikoki guztiz konektaturik daude, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten dituzte. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko dute, orobat.
  • Supermerkatu eraginkor berri hauek 4’75 milioi euroko inbertsioa jaso dute guztira, eta probintziako 630 pertsonari lana eman diete eraikitze fasean zehar.

Mercadonak bi supermerkatu eraginkor inauguratuko ditu gaur Alacant-eko probintzian. Horietako bat, Finestrat-en (Alacant), País Valencià Etorbidean, hain zuzen, La Marina Merkataritza-zentroan. Konpainiak bertan zuen establezimendua ordezkatzen du, 3,75 milioi euroko inbertsioa jaso eta 380 lagunen parte hartzea izan ondoren eraikitze fasean. Bigarren supermerkatua Alacant hiriko La Florida auzoan dago, Rio Muni kalea eta Via Parque-ren arteko gurutzean. Errotikako eraberritzea jasan du, milioi eta erdi euroko inbertsioa eta 250 lagunen parte hartzearekin, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko.

Finestrat eta Alacant hiriko supermerkatu berriek 51 eta 41 lagunek osatutako langile-taldeak dituzte hurrenez hurren. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten da bertan, “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen baitie bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. Bestalde, Finestrat eta Alacant hiriko denda berri hauek 1.875 eta 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala dute hurrenez hurren, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriez, bai supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan, bai atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal gardenen aldeko apustua gauzatzen dute gainera; eta kolore beroen aldekoa, dendako giro ezberdinak banatzeko. 

Berritasunak atal guztietan

Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu Berriak, halaber, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi du bezeroen erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, bere erosketa-saski modelo berriaz, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz. Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzaria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz gozatzeko gune komunak, bai eta jateko gune hornituago bat, armairu pertsonal zabalago eta erosoagoez gain.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz lortua. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz. Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatu biek irekitzeko ordutegi berbera dute: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko 255 tokidun aparkalekua du Finestrat-ekoak, eta 174 tokiduna Alacant hirikoak. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, konpainiak bakarrik erabiltzen duena. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honi esker, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Alacant-eko Probintzian

Mercadonak 101 supermerkatu ditu Alacant-eko Probintzian presente dagoen 42 udalerrietan, bertako 4.680 langileri enplegu egonkorra ematen dielarik. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala zenbait ekimenen bitartez indartu duela Probintzian; esate baterako, 20.300 kilo elikagai dohaintzan emanez Alacant-eko Elikagaien Bankua Fundazioari. Hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da ere, Gurutze Gorria, Caritas eta beste zenbait ongintzako erakunderekin elkarlanean, eta Elikagaien Bankuaren “El Gran Recapte” izeneko kanpainaren moduko ekimenetan parte hartu du, Probintziako udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen bidez. Joan den 2016ko ekainetik aurrera Mercadonak Alacant-eko La Prosperidad “San Gabriel” Auzo Elkarteko Jantoki Sozialarekin egiten du lan, salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera onean dauden produktuak egunero emanez.    

Mercadonaren supermerkatu berriaren kokapena Finestrat-en (Alacant):

Mercadonaren supermerkatu berriaren kokapena Alacant hiriko La Marina Merkataritza-zentroan: