Boadilla del Monteko (Madril) Erlauntzaren ikuspegia

Mercadonak beste Erlauntza bat jarri du martxan Madrilgo Erkidegoan

2023ko abuztuaren 31
  • Onlineko biltegi berriak 150 langile izango ditu, eta 13,2 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko.
  • Mercadonak Madrilen ireki duen bigarren Erlauntza da. Konpainiak Erlauntza gehiago ditu Valentzian, Bartzelonan, Getafen (Madril), Alacanten eta Sevillan.
  • Erlauntza berri honekin —onlineko salmentarako plataforma esklusibo berria Boadilla del Monten (Madril)—, beste pauso bat eman du Konpainiak onlineko negozioa zabaltzeko prozesuan.

Onlineko erosketaren proiektua sendotzen jarraitzen du Mercadonak Madrilgo Erkidegoan bigarren Erlauntza bat abiarazita. Hain zuzen, Boadilla del Monten jarri du biltegi berria, aurrekoak baino txikiagoa, Getafeko biltegiaren zerbitzua indartzeko; Getafeko Erlauntza 2020an jarri zen martxan.

13,2 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 150 langile izango ditu. Hasiera batean, Boadilla del Monte, Alcorcón eta Villaviciosa de Odón udalerriei emango die zerbitzua, eta, pixkanaka, baita Madrilgo Erkidegoko beste eremu batzuei ere; besteak beste, Leganés, Parla eta Tres Cantos udalerriei. Erosketa eremu berri horietan jasotzen duten bezero guztiek onlineko denda berri eta intuitiboa erabili ahal izango dute webgunearen edo aplikazioaren bidez (argazki eta guzti); bidalketak 7:00etatik 22:00etara egingo dira, 2 orduko tartetan, astelehenetik larunbatera. Gainera, zerbitzua hobetzeko ahalegina egin da, eta “Jateko Prest” produktuak ere online saltzen hasi dira, hala nola tortilla eta entsaladilla errusiarra.

Juana Roig Mercadona Onlineko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “Boadillako Erlauntza honekin online erosteko aukera ematen diegu Madrilgo Erkidegoko bezero gehiagori, hots, gure merkatu nagusietako bateko bezeroei. Pausoak ematen jarraitzen dugu, ahalik eta bezero gehienek aukera izan dezaten Mercadonan online erosteko, modu erraz eta erosoan; gainera, negozio jasangarria sortzen ari gara epe luzera begira”.

Mercadonaren onlineko proiektuaren hazkundea

Erlauntza berri honez gainera, konpainiak dagoeneko baditu beste batzuk Valentzian, Bartzelonan, Getafen (Madril), Alacanten eta Sevillan. Haiei esker, Espainian onlineko erosketaren zerbitzua indartzen jarraitu Mercadonak. Proiektuak hazten jarraitzen du, eta gaur egun 2.700 langile ditu. Mercadonaren onlineko kanalak 540 milioi euro fakturatu zituen 2022an: % 20 lehengo webguneari dagokio, eta % 80 webgune eta aplikazio berriak osatzen duten sistemari.

Mercadonak salmenta-eredu desberdinak ditu, herri bakoitzeko eskaeren arabera. Alde batetik, “Erlauntza” ereduak onlineko eskaeren dentsitate handia duten eremuak hartzen ditu. Bestalde, eskaera gutxien kontzentratzen diren eremuetarako, denda fisikoetan prestatu eta haietatik banatzeko eredu bat du. Eredu hori hainbat hiritan daukagu; adibidez, Zaragozan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Tarragonan, Castellónen eta Almerían.

Jasangarritasuna eta efizientzia onlineko zerbitzuan

Ingurumenarekiko konpromisoaren erakusgarri, energia-kontsumoa nabarmen jaisten duten elementuak jarri dira onlineko biltegi berrietan; besteak beste, eguzki-panelak eta produktu hotzen biltegirako isolamendu bereziak. Bestalde, onlineko banaketetarako erabiltzen diren 600 ibilgailuek (haietako 40 gaur Madrilen martxan jarriko den Erlauntzan erabiliko dira) eko etiketa dute; batzuk banaketarako furgoneta mikrohibridoak dira, eta beste batzuek gasa erabiltzen dute erregai gisa. 28 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da ibilgailu horietan. Gainera, Boadillako Erlauntzan nobedade batzuk sartu dira; adibidez, litiziozko bateriak erabiliko dira eskaerak prestatzeko transpaletetan.

Mercadona onlinek talentu teknologikoaren alde egiten jarraitzen du. Erlauntzetako eta dendetako onlineko produktuak saltzeko, prestatzeko eta bidaltzeko prozesuak eta softwarea garatzen eta optimizatzen dituzte profil horiek. Talentu teknologikoaren aldeko apustu horren erakusgarri da plantillaren etengabeko hazkundea; oraingo honetan, Madrilgo bulegoak handitu dira.

Elena, Erlauntzako langilea, eraztun eskanerrarekin eta gida-mugikorrarekin onlineko erosketak prestatzenElena, Erlauntzako langilea, eraztun eskanerrarekin eta gida-mugikorrarekin, onlineko erosketak prestatzen.

Erlauntzako langilea transpaletarekin onlineko zenbait erosketa aldi berean prestatzenIván, Erlauntzako langilea, transpaletarekin, onlineko zenbait erosketa aldi berean prestatzen.

Boadilla del Monteko (Madril) Erlauntzaren ikuspegiaBoadilla del Monteko (Madril) Erlauntzaren ikuspegia.