Mercadonaren supermerkatu bateko logoa

Sevilla - Mercadonak 17,5 milioi euro inbertituko ditu probintzian duen denda-sarea 2023an handitzeko eta hobetzeko

2023ko abuztuaren 25a
  • Konpainiak gaur irekiko du berriz Hytasa etorbideko supermerkatua (Cerro del Águila auzoan), erabat eraberrituta; 3,4 milioi euroko inbertsioa egin da lan horietan. Eraberritze-fasean 37 obra-hornitzailek parte hartu dute, eta 70 langileri eman diete lana.
  • Denda eraginkorraren eredu berriak erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten.
  • Mercadonak 70 supermerkatu ditu Sevillan (hiriburuan eta probintzian), eta haietatik 57 denda eraginkorraren eredu berrikoak dira. Konpainiaren asmoa eredu hori denda-sare osoan ezartzea da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Sevillako probintzian inbertitzeko ahaleginari eutsi dio, eta, aurten, 17,5 milioi euro bideratuko ditu denda berriak irekitzera eta lehendik daudenak hobetzera. Konpainiaren helburua da denda eraginkorraren eredu berria ezartzen jarraitzea. Eredu horrek bezeroen erosketa optimizatzen du, eta aukera ematen du energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko.

Gaur, Sevilla hiriburuko Cerro del Águila auzoan, Hytasa etorbideko 33. zenbakiko supermerkatua ireki da berriz, erabat eraberritu ondoren; 3,4 milioi euroko inbertsioa egin da eraberritze-lan horietan. Eraberritzean 37 obra-hornitzailek parte hartu dute, eta 70 pertsona baino gehiagori eman diete lana fase horretan.

Irailaren 1ean, beste berrirekitze bat izango da, Alcalá Plaza merkataritza-zentroko  supermerkatuarena (Alcalá de Guadaíra), berrikuntza integral baten ondoren. Eta, urtea amaitu baino lehen, bi denda berri irekitzeko asmoa du konpainiak: Camas udalerrian bat, gaur egungoa itxiko baita, katearen kalitate-estandarrei ez erantzuteagatik, eta Sevilla hiriburuko Mirador de Santa Justan bestea.

Supermerkatu guztiek izango dute Jateko Prest atal berria, zeinean jateko prest dauden platerak eskaintzen baitira. Plater horiek material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Denda-eredu berriak beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek (bezeroek) plater prestatu berriak jan ditzaten eta edariak har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Sevillan

Mercadonak 70 supermerkatu ditu Sevillan (hiriburuan eta probintzian), haietatik 57k denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen diotela. 4.400 langile baino gehiago ditu guztira, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin. Probintziako hornitzaileei 900 milioi eurotik gorako erosketak egin zitzaizkien azken ekitaldian.

Sevillako Hytasa etorbideko denda eraginkorraren kanpoaldeaSevillako Hytasa etorbideko denda eraginkorra.

Sevillako Hytasa etorbideko supermerkatuko Jateko Prest atalaMercadonaren Jateko Prest atala Sevillan.