Mercadonaren glutenik gabeko produktuen laginak

Mercadonak bat egiten du Zeliakoen Egun Nazionalarekin

2018ko maiatzaren 25a
  • Aurten ere Mercadonak bat egiten du Zeliakoen Egun Nazionalarekin, talde horretako gizon-emakumeei lagundu eta haien premiak aitortzearren.
  • Glutenik gabeko 1.200 produktu saltzen ditu Mercadonak, eta lanean jarraitzen du eskaintza handitzeko, bezero eta fabrikatzaile-hornitzaileekin batera berrikuntza sustatuz. 

Maiatzaren 27an ospatuko da Zeliakoen Egun Nazionala, eta Mercadonak ere bat egingo du ospakizunarekin, zeliakoen elikadura- eta nutrizio-premia bereziak plazaratu eta ezagutaraztearren martxan jarri diren zenbait ekimeni lagunduz, hartara haien bizi-kalitatea hobetzeko.  

Oinarri autoimmuneko gaixotasun iraunkorra da zeliakia, eta horretarako joera genetikoa dutenengan agertu ohi da. Zereal batzuek (garia, zekalea, oloa, espelta, kamut®-a eta tritikalea) duten proteina batek (glutena) eragiten du gaitza, zeinak atrofia eragiten baitu heste meharreko biloetan, eta elikagaien nutrienteak xurgatzeko ahalmena hondatzen.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuak

Urteak dira Mercadonak konpromiso sendoa duela zeliakoekiko, eta, gaur egun, glutenik gabeko produktuen aukera zabala du. Zehazki, glutenik gabeko 1.200 produktu ditu Mercadonak, etiketa bidez argiro identifikatuak denak. Gainerako guztiei bezala, zeliakoei ere goi-kalitateko produktuak ahalik eta merkeena eskaintzea da Mercadonaren helburua.

Horren adibide dugu azken urtean Mercadonak labeko eta opilgintzako (freskoak eta izoztuak) ataletan eta esnekien eta edarien ataletan egin duen ahalegina glutenik gabeko produktu berriak salgai jartzeko. Horrez gain, bezeroekin eta bitarteko hornitzaile eta fabrikatzaile espezialistekin elkarlanean berrikuntza bultzatuz, lanean jarraitzen dugu, bezero zeliakoek Mercadonako apalategietan produktu-aukerarik onenak topa ditzaten.

Mercadonak aintzat hartzen ditu beste alergia eta/edo elikadura-premia berezi batzuk ere, eta fabrikatzaileekin batera dihardu, ahal den neurrian bederen elikagaietatik alergenoak kentzeko ahaleginean. Adibide bat jartzearren, laktosarik gabeko 800 produktu ditu salgai jada Mercadonak.

Mercadona eta zeliako-elkarteak

Mercadonak zeliakoen eta bestelako intolerantzia eta alergia batzuk dituztenen 18 elkarteri laguntzen die, maila nazional, autonomiko eta probintzialean, eta haien ekimenetan esku hartzen du. Mercadonak laguntza ematen du trebakuntza-saioetarako, antzerkirako, inauterietarako, kanpamentuak antolatzeko...; bisitaldiak antolatzen ditu glutenik gabeko produktu-fabriketara, eta jardunaldietan zein bestelako prestakuntza- edo informazio-jardueretan esku hartzen du. Joan den asteburuan, adibidez, Kataluniako Zeliakoen Elkartearen ekimen bati laguntzen jardun zen Mercadona, Bartzelonako San Adriá del Besós herriko Parc Litoraleko itsas pasealekuan, non haurrentzako tailer bat antolatu zen, sukaldari ezagun bat tartean zela, bai eta herritar zein eta familia ugari bildu ere. Halaber, autonomia-erkidegoetako zeliakoen elkarteek (FACEn federatuak) antolatutako ekitaldietan ere hartu du eta hartuko du parte Mercadonak, bai aurreko asteburuan bai hurrengoan. Adibidez, ekitaldi hauetan:Asturiasen, ACEPAk antolatutakoan; Galizian, ACEGAk, zeinak CHEF-IÑ@S lehiaketa antolatu zuen haurrentzat; Kantabrian, ACECANek; Errioxan, ACERIk; Nafarroan, ACNAk; Balear Uharteetan ACIBek, eta ASUCOVAK Valentziako Erkidegoan. Madrilgo Erkidegoko ikastetxeetan Glutenik gabeko Eguna dela-eta Madrilgo Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkarteak antolatu dituen ekitaldiekin ere bat egin du Mercadonak, informazio-kartelak jarriz, Don Gluten el Travieso liburua banatuz eta ekainaren 2rako trebakuntza-saio bat antolatuz. 

Mercadonak laguntza eman die FACEk Zeliakoen Eguna dela-eta antolatu dituen ekitaldi guztiei. Aurten, elikadura-katearen maila guztiei garrantzia ematea da kanpainaren ardatza. Hona zer zioen FACEko presidente Jon Zabalak: "Borrokan jarraitu behar dugu normalizazioaren alde, gizarteak zeliakoak ulertu eta onar ditzan, glutenik gabeko bizitza baten alde (...) Horra, beste behin ere, gure aldarrikapen nagusiak".

Egin ezazu bat kate honekin?