Langileak behar dira Mercadonaren Gasteizko bloke logistikorako

Langileak behar dira Mercadonaren Gasteizko bloke logistikorako

2018ko maiatzaren 29a

Jendea behar da Mercadonaren Gasteizko bloke logistikoan lan egiteko: zehazki, hotz-teknikariak eta elektromekanikariak behar dira.

Mercadonaren Gasteizko bloke logistikorako lan-eskaintzak

Mercadona lanean ari da bere sare logistikoa garatzen, bere ahalmen guztia optimizatzearren. Bere hornitze-katearen eraginkortasuna zuzentzeko, etengabe egiten ditu inbertsioak duela hamar urte baino gehiagoz geroztik, eta, horri esker, bere eraginkortasuna indartzeaz gain, berrikuntza txertatu du, eta, hala, langileek jada ez dute manipulaziorik edo gehiegizko esfortzurik egin behar blokeetan. Horrela, lan-istripuak prebenitzen dira, eta haien arriskua murriztu. Izan ere, biltegietako kalitateko lanaren aldeko apustua sendotu du enpresak. Horretarako, bloke logistiko guztiz automatizatuak jarri ditu martxan, sektorean aitzindariak, eta, gainera, lehiakortasuna eta produktibitatea bultzatzen dituzte.

Mercadonak Gasteizko (Araba) bloke logistikoaren obren lehenengo fasea amaitu du, lehorren, ontzien, hotzaren eta galkorren jarduera martxan jarrita. Horretarako, 50 milioi euro inbertitu ditu orain arte. Proiektu hori 2015ean hasi zen, Euskadin, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian eta Burgosen dituen supermerkatuak hornitzeko.

Mercadonaren Gasteizko bloke logistikorakoproiektuarekin jarraituz, Mercadonak hotz-teknikariak eta elektromekanikariak behar ditu:

Eskakizun hauetako langileak behar ditu Mercadonak logistikarako:

Hotz-teknikariak:

  • LH II edo goi-mailako titulua Hotz Industrialean/ Instalazio Termikoen eta Fluidoen Mantentze-lanetan.

Elektromekanikariak:

  • Alor hauetako goi-mailako lanbide-zikloa edo kideko LH II.a: Elektrizitatea eta Elektronika / Mekatronika / Elektromekanika / Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • Behar diren ezagutzak: automatizazioa, robotika industriala eta mantentze-lanak.

Kontsultatu lan-eskaintzak:

Mantentze-lanetarako hotz-teknikariak eta elektromekanikariak (Gasteiz)

Gasteizko bloke logistikoko langileen lan-baldintzak:

  • Kontratu-mota: mugagabea
  • Soldata: 1.850 € gordin hilean, eta soldata-progresioa. (gehi plusak, lanpostuen arabera)
  • Konpainia arduratzen da Mercadonako langileak trebatzeaz.
  • Barne-igoera.

Informazio gehiago Mercadonako lan-baldintzei buruz.

Mercadonaren lan-proposamenean interesa duten pertsonek gure webguneko "Enplegua" atalean aurkez dezakete beren lan-eskaera, eta beren curriculum eguneratua erregistratu.