“Colmena” onlineko salmentarako biltegiaren kanpoaldea (Valentzia).

Mercadonak onlineko erosketarako probak hasi ditu Valentzian

2018ko maiatzaren 21a
  • Onlineko “laborategi” berria Valentzia hiriaren erdigunean egongo da erabilgarri, hasiera batean. Haren helburua da probatzea, ikastea, zerbitzua hobetuz joatea eta, hurrengo hilabeteetan, pixkanaka hiriko gainerako eremuetara eta gertuko udalerrietara zabaltzea.
  • Onlineko erosketa-sistema berri honek —gainerako eremu eta hirietako sistemarekin batera erabiliko da— webgune berri bat eta mugikorreko aplikazio bat ditu, erosketa-prozesua errazteko eta bizkortzeko. 
  • Bezeroari erosketa-esperientzia hobea eskaintzeko diseinatu da onlineko proiektua, eta konpainiak zenbait ekimen ezartzea aurreikusten du, hala nola berariaz diseinatutako hiru tenperaturako ibilgailua, garraio- eta deskarga-denbora murrizteko eta freskotasuna bermatzeko.
  • 240 lagunek osatzen dute lantaldea: ingeniari informatikariak, diseinatzaileak, product managerak, biltegiko langileak, freskoen ataletako espezialistak —dendetakoak bezalakoak—, banatzaileak eta bezeroarentzako arretako langileak.
  • Valentziako Vara de Quart industrialdean onlineko erosketarako banaketa-zentro bat eraikitzen 12 milioi euro inbertitu ondoren.

Mercadonak gaur jarri du martxan Valentzian onlineko salmenta-zerbitzu berria, proba pilotu baten bidez (“Laborategia” izena du). Horretarako, onlineko salmentarako berariazko lehenengo biltegia eraiki du, Valentziako Vara de Quart industrialdean. Zentro logistiko horretatik —“Colmena” izena du— Mercadona Onlinek hiriaren erdiguneari ematen dio zerbitzua, eta progresiboki Valentzia hiri osoari eta gertuko udalerri batzuei emango die. 

Mercadonaren web-zerbitzu berria Valentziako 14 posta-kodetan egongo da erabilgarri

Mercadonak hasierako eremu batean jarri du martxan zerbitzu hau, proba pilotu gisa. Valentziako “Colmena"k zerbitzatuko ez dituen posta-kodeetan bizi diren bezeroek onlineko erosketako webgune klasikoaren bidez jarraitu dezakete erosten, orain arte bezala. Proiektuaren bilakaeraren arabera, Valentziako beste eremu batzuetara zabalduko du zerbitzua enpresak, eta, hurrengo urteetan, beste hiri batzuetara (oraindik ez dago data zehatzik).

“Laborategia”ren helburua da zerbitzua probatzea eta ikastea, bai langilearekin bai onlineko bezeroarekin, haien ekarpenekin zerbitzua hobetuz joateko. Eredu berri honetarako —gainerako eremuetako zerbitzu klasikoarekin batera erabiliko da, tarifa berarekin (7,21 €/eskaera)—, webgune berri bat eta mugikorreko bi aplikazio (iOS eta Android) garatu ditu konpainiak. Mercadonako bezero guztiek, edozein eremutan bizi direla ere, onlineko denda berria atzitu dezakete, baina Valentziako erdiguneko posta-kodekoek baino ezingo dute erosi zerbitzu berriaren bidez.

Mercadona Onlineren bertsio berri hau intuitiboagoa da, eta nabigaerraza. Haren funtzionalitatea eta diseinua Mercadonak bere bezeroekin egindako koberrikuntzaren emaitza da. Azken hilabeteetan, probak egin dira bezeroekin, haien beharrak ezagutzeko eta haien erosketa-esperientziatik ikasteko. Hasiera honetan, produktu-aukera denda fisikoetakoen antzekoa izango da, eta produktuak kategorien arabera edo bilatzailearen bidez bilatu ahalko dira. Produktu bakoitzaren argazkiak eta informazio garrantzitsua eskura izango ditu bezeroak.

Bezeroen asteko erosketa osoa zerbitzatzea da konpainiaren helburua, eta, beraz, 50 €-ko gutxieneko eskaera bat ezarri du. Erosketak banku-txartelarekin bakarrik ordaindu daitezke oraingoz, eta entregak erosketa egin eta hurrengo egunetik aurrera egingo dira, astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 22:00etara, eta ordubeteko tartetan.

Gaur egun, 240 langilek baino gehiagok dihardute proiektu honetan: ingeniari informatikariak, product managerak, diseinatzaileak, biltegiko langileak, freskoen ataletako espezialistak —dendetakoak bezalakoak—, banatzaileak eta bezeroarentzako arretako langileak.

Juana Roig Mercadona Online proiektuaren zuzendari nagusiaren esanetan,  “Mercadona berria da mundu digitalean, eta asko dugu ikasteko. Alabaina, uste dugu, apaltasunez jardunez eta saiatuz, eta Mercadonaren egitura sendoari esker, posizio onean gaudela onlineko salmentaren erronkari egiteko elikagaigintzan”.

Freskotasun eta eraginkortasun gehiago: “Colmena” esklusiboa eta hiru tenperaturako ibilgailuak

Onlineko biltegi berri honen bidez —13.000 metro karratu ditu, eta 12 milioi euro inbertitu dira— eraginkortasuna irabaziko dugu eskaerak prestatzeko eta bidaltzeko orduan, gune berean zentralizatuko baitira eskaera guztiak, eta haiek produktu-motaren arabera antolatuko: lehorrak, freskoak, hoztuak eta izoztuak. Gainera, Mercadona Onlinek produktu freskoen eskaerak bezeroari entregatzen zaizkion egun berean prestatzen ditu, kalitate eta freskotasun handiena bermatuz. Horrez gainera, izoztuen atala prestaketa perimetrala izateko moduan antolatu da, hau da, langileak ez dezan eskaera izozte-ganberaren barrutik prestatu beharrik izan. Gainesfortzuak saihestuko dira hala. Halaber, zerbitzu berri honek duen teknologiaren bidez, produktibitatea eta eraginkortasuna indartuko dira. Lau aldiz handiagoak izango dira gaur egun eskaerak dendan prestatzeko dagoen sistemarenak baino.

Garraioari dagokionez, karrozerietan aditu den Valentziako Subiela hornitzailearekin batera, online salmentarako berariazko banaketa-ibilgailuak diseinatu dira. Tenperatura desberdineko hiru zona dituzte ibilgailuok barruan, produktu-mota bakoitzera egokituak. Gainera, deskarga-sistema mekanizatu bat du ibilgailuak karga-manipulazioa minimizatzeko, eta, hala, langileak gainesfortzu gutxiago egiteko eta deskarga-denbora murrizteko. Bi modelo daude: batean, 15 eskaeraraino garraia daitezke; bestea iristeko zailak diren eremuetarako da, eta bidaiako 9 eskaeraraino garraia ditzake.

Proba pilotua Valentziako erdigunean egingo da

Goiburu-irudia:  “Colmena” onlineko salmentarako biltegiaren barrualdea (Valentzia). 

“Colmena” onlineko biltegiko langile bat (Valentzia).

“Colmena” onlineko biltegi bateko labezain bat (Valentzia).

Hiru tenperaturako eta deskarga mekanizatuko ibilgailu batBanatzaile bat hiru tenperaturako eta deskarga mekanizatuko ibilgailu batekin (Valentzia).

Mercadona Onlineko banatzaile bat hiru tenperaturako eta deskarga mekanizatuko ibilgailu batekinBanatzaile bat hiru tenperaturako eta deskarga mekanizatuko ibilgailu batekin (Valentzia).

Mercadona Onlineko salmentarako biltegiaren kanpoaldea (Valentzia)“Colmena” onlineko salmentarako biltegiaren kanpoaldea (Valentzia).