Mercadonako langile bat supermerkatu bateko bezero batekin.

Mercadonak 7.000 lagun kontratatzen ditu 2017ko udako kanpainari ekiteko

2017ko ekainaren 01a
  • 5.000 lagun kontratatu zituen 2016ko udako kanpainaren aldean, 2.000 pertsona gehiago hartuko ditu aurten konpainiak, turisten etorrerari erantzun eta zerbitzuaren bikaintasuna bermatzeko.
  • 1.122 eurokoa izango da Mercadonako behargin berri hauen hileko soldata garbia; kontratazio epea, ekainetik irailera bitartekoa. 

Mercadonak, %100ean kapital espainiarra duen supermerkatu-enpresa familiarrak, 7.000 pertsona gehiago sartuko ditu bere langile taldean, ekaina honetatik irailera luzatzen den udako kanpainara begira. Honela, 2016ko udan kontratu zituen 5.000 langileak baino 2.000 gehiago izango ditu aurten.

Oro har, bere langileen gehiengo handi batek oporrak hartzeagatik, alde batetik, eta gure herrialdera turistak etortzearekin gertatzen den bezeroen gorakadagatik, bestetik, datorkio konpainiari bere langile taldea hilabete hauetan indartzeko beharra. Handiagotze honen xedea Espainia guztian barrena dituen 1.600 denda baino gehiagotan “Nagusiei” (bezeroei) ematen zaien zerbitzuaren bikaintasuna bermatzea da.

Jezabel, Madrilgo San Sebastián de los Reyeseko Los Tempranales supermerkatuko langilea.Jezabel, Madrilgo San Sebastián de los Reyeseko Los Tempranales supermerkatuko langilea.

José Elías Portalések, konpainiako Giza Baliabideen Kontratazioko Zuzendariak, azpimarratu duenez, aipatutako kalitate helburua erdiesteak prestakuntza eta esfortzua eskatzen ditu, “milaka behargin berri hauek beren postuek behar dituzten prestakuntza espezifikoak jasotzen dituztelarik, gure bezeroak urtearen gainontzekoan bezainbeste asebetetzen ari garen ziurtasuna izan dezagun”. 79.000 lagunek osatutako langile taldea du Mercadonak egun, iaz sortu zituen 4.000 lanpostu berriak kontuan hartuz; guztiak egonkorrak eta kalitatezkoak, konpainiak bere langile guztien garapen pertsonal eta profesionalarekin duen konpromisoa islatuz.

Konpromiso horri esker, hain zuzen, eta konpainiaren Hitzarmen Kolektiboaren markoaren baitan, mugarri handiak jarri dira 2016an; esaterako, langile taldearen %98k helburuengatiko saria kobratu izana (300 milioi euro orotara), 7.536 pertsonak beren lan-kategoria edo tartean gora egitea (%11ko soldata hazkundearekin), edo udako kanpainan lanera batuko diren 7.000 lagunen kasuan gertatzen den moduan, hilean 1.122 eurokoa izatea Mercadonan lanean hasteko soldata minimoa.

NBEk aintzatesten duen Giza Baliabideetako Politika

Nazio Batuen mendeko den Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) aintzatetsi egin du Mercadonaren giza baliabideetako politika, “Enplegu Atipikoa Munduan” izeneko txostenean. Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatezkoaren alde egiten duen apustua zein formakuntzan eta langileen artean etekinak banatzen egiten duen esfortzua dira, NLEren aburuz, bere Giza Baliabideen Politikaren arrakastaren bi faktore erantzule.

 

Goiburuko irudia: Sergio eta Beatriz, Badajozko Villafranca de los Barroseko supermerkatuko langilea eta “Nagusia”.