Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren kutxa-lerroa.

Nafarroa – Antsoaingo supermerkatua Mercadonaren Denda Eredu Eraginkor berria txertatzen duen aurrenekoa da Erkidegoan

2017ko ekainaren 02a
  • Denda hau berriro ireki da eraldaketa integral bat egin eta gero. 420.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin da, 71 hornitzailek parte hartu dute, eta haiek 176 pertsona baino gehiagori eman die lana eraldaketa-fasean.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta diseinu eta atal zeharo berrituak ditu. Haien bidez, bezeroen erosketa-esperientzia totala hobetuko du, eta energia-kontsumoa % 40 raino aurreztuko ohiko dendekin alderatuta.
  • Denda hau berriro irekita, Mercadonak Nafarroako denda guztietan jarria du bere haragi-eredu berria, non haragiaren mostradorea akabera-gune bihurtzen baita: bezeroek beren azpila aukeratzen dute, eta eremu horretan eska dezakete bere gustura prestatzeko.

Mercadonak gaur berriro ireki du Antsoaingo supermerkatua, zeina Aizoain eta Berriobide kaleen artean baitago, konpainiaren denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko eraldaketa integral bat egin eta gero. 420.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du eraldaketa-lanetan, eta 71 hornitzailek parte hartu dute; haiek, berriz, 176 pertsonari eman die lana eraldaketa-fasean. Mercadonak Nafarroan ireki zuen lehenengo denda izan zen. 2013an izan zen hori; orain, eraldatu egin da, eta diseinu berri bat eman zaio. Diseinu horrekin hobetu egiten dira banaketa, dekorazioa eta atal guztien antolaketa, eta bere “Nagusien” erosketa-esperientzia hobetu eta optimizatu nahi du (konpainiak bezeroei deitzen die “Nagusi”).

Mercadonaren Antsoaingo denda berri eraginkorrak 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Espazio diafanoen alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Nobedadeak atal guztietan

Gainera, nobedadeak ditu atal guztietan, eta onurak dakartza nola “Nagusientzat” (bezeroak), hala langile, hornitzaile eta gizartearentzat. Adibidez, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; berariazko apalak daude esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; erakustoki zentral bat dago lurrindegian, kosmetika espezializaturako; erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; eta laranja-zukua unean bertan egiteko makina bat.

Eraldaketa hau eginda, Nafarroako denda guztietan izango du Mercadonak bere haragi-eredu berria, non haragiaren mostradorea akabera-gune bihurtzen baita: bezeroek beren azpila aukeratzen dute, eta eremu horretan eska dezakete beren gustura prestatzeko.

Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berri honekin, zerbitzu hobea ere eskaini nahi da, bezeroek erosketak errazago egiteko; horretarako, fruta- eta barazki-korridoreak zabaldu egin dira, eta saski-modelo berri bat eta erosketa-orgaren bi modelo ezarri dira, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Kutxako altzari berria diseinatzeko, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Horrez gain, eremu komunak ditu, langileak, atseden hartzen dutenean, erosoago ibiltzeko. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalago eta erosoagoak dira.

Energia-aurrezpena eta kudeaketa erabat informatizatua: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Halaber, Mercadonaren denda-eredu berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta tableta elektronikoak erabiltzea paperaren ordez kudeaketa administratiboak egiteko. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 190 tokiko aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta betiko. Horri esker, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadonak asmoa du 1017an 180 milioi euro inbertitzea, denda eraginkorraren eredu berri horrekin 126 denda eraldatzeko eta berritzeko, eta 5 milioi euro inbertitzea I+G+Ban, hobekuntza-informatiko berriak egiteko.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak irmo eusten dio Nafarroan egin duen apustuari, eta jada 10 saltoki ditu: bi Iruñean (Gipuzkoa etorbidean eta San Jorge etorbidean) eta bana Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan, Tuteran eta aipatu dugun hau Antsoainen. Denda guztietako langileak batuta, 416 dira guztira; kalitateko lan egonkorra dute.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 667 enpresa txiki eta ertainekin, eta 270 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 25 gehiago. Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak milioi bat kilo Tuterako alkatxofa erosi ditu kanpaina honetan; horrek esan nahi du % 42ko hazkundea izan dela aurreko kanpainarekin alderatuta. Ildo horretan, Nafarroa AGBko esparrago zuria eskaintzen du, besteak beste, bere supermerkatuetan; 4.000 kilo erosiko ditu. 2016an, 4,2 milioi kilo tipula eta 400.000 kilo piper gorri eta berde baino gehiago erosi ditu Nafarroan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 227,9 tona eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin eta Paris 365 jangela solidarioarekin.