Imanol Flandes, Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Marisol Villar eta Joaquín Fernández, NEBeko lehendakaria eta lehendakari ohia

Mercadonak 7.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari

2021ko ekainaren 22a
  • Supermerkatu-kateak 460 tona baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Nafarroako zenbait erakunderi 2020an.

Mercadonak 7.000 kg baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari (NEB). Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak zenbait elikagai eman dizkio NEB fundazioari; hala nola arrain-kontserbak, galletak, olioa, haurrentzako elikagaiak, esnea, arroza eta pasta.

Produktuak ematean, han izan dira Marisol Villar, Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria. Flandesek esan duenez, “NEBek egindako laguntza solidarioaren eskaerari erantzun nahi izan diogu gure eguneroko dohaintzei gehitzen zaien dohaintza pribatu honekin”. Villar-ek, berriz, eskertu egin du, “bai gaurko dohaintza, bai premiazko produktuak emanez Mercadonak egunero ematen dien laguntza. Horrek guztiak 25.000 pertsonari baino gehiagori laguntzeko balio digu”.   

Mercadonak 460 tona produktu baino gehiago banatu zituen Nafarroako erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 64 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Nafarroako Elikagai Bankuari ez ezik, Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoari, Paris 365 jangela solidarioari, Tuterako Villa Javier jantoki solidarioari, Tafallako San Francisco Javier etxeari eta Lizarrako San Jeronimo zahar-etxeari ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez. Hala, Erkidegoan dendak dituen barruti guztietan ari da laguntzen.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean, eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 701 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Nafarroaren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 467 milioi euroren erosketak egin dizkiela Nafarroako hornitzaileei.

Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari buruz

Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioak hilero arreta ematen dien pertsonen kopurua esponentzialki areagotu da; 2020ko otsailean 22.400 lagun izan ziren, eta gaur egun 25.100 lagun baino gehiago dira. Gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, pandemiaren aurretik Fundazioaren eskutik elikagaiak jasotzen zituzten 22.400 lagunei elikagai-premia larrian dauden Nafarroako ia beste 3.000 gizon-emakume gehitu zaizkie.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Imanol Flandes, Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Marisol Villar eta Joaquín Fernández, NEBeko lehendakaria eta lehendakari ohiaImanol Flandes, Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Marisol Villar eta Joaquín Fernández, NEBeko lehendakaria eta lehendakari ohia.