Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetako gerentea eta Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakaria

Mercadonak 7.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Gipuzkoako Elikagai Bankuari

2021ko ekainaren 24a
  • Supermerkatu-kateak premiazko produktuen 1.600 tona baino gehiago eman dizkie Euskadiko erakunde batzuei 2020an.

Mercadonak 7.000 kg baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Gipuzkoako Elikagai Bankuari. Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak zenbait elikagai eman dizkio; hala nola arrain-kontserbak, galletak, olioa, haurrentzako elikagaiak, esnea, arroza eta pasta.

Produktuak emateko unean, han izan dira Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakaria eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea. Flandesek esan duenez, “Mercadonakook Gipuzkoako Elikagai Bankuaren udaberriko kanpainarekin bat egin nahi izan dugu gure eguneroko dohaintzei gehitzen zaien dohaintza pribatu honekin”. Bestalde, Méndez de Vigok eskertu egin du “bai gaurko dohaintza, bai Mercadonaren eguneroko laguntza, zeinaren bitartez ia 21.300 pertsonaren elikagai-beharrak asetzen laguntzen baitigu”.   

Mercadonak 1.600 tona produktu baino gehiago banatu zituen Euskadiko erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 21 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, ekintza hau egiteaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 22 denda ditu Euskadin, eta 2021ean beste bost irekitzea aurreikusten du. Horietako bi Gipuzkoan irekiko dira; zehazki, Andoainen eta Lazkaon. 2.131 langile dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 565 milioi euroren erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2020an, aurreko urtean baino % 3 gehiago.

Gipuzkoako Elikagai Bankua

Gipuzkoako Elikagai Bankua 1997an sortu zen eta, harrezkero, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta inguruko behartsuenei laguntzeko ekinean jarduten da. 2020an, Gipuzkoako Elikagai Bankuko 212 boluntarioek ia 2.300 tona elikagai banatu zizkieten 21.252 onuraduni, 187 erakunde laguntzaileren bitartez; pertsonako 131 kilo, batez beste.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetako gerentea eta Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakariaImanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetako gerentea eta Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakaria.