Alba, Mazarróngo supermerkatuko langilea (Puerto de Mazarrón, Murtzia)

Mercadona da, ikasleen ustez, Espainian lan egiteko enpresarik erakargarriena

2021ko ekainaren 21a
  • Goi-mailako ikasketak egiten ari diren 8.400 pertsonak baino gehiagok Mercadona aukeratu dute Espainian lan egiteko enpresa erakargarrien gisa Merco talento Universitarioren 4. edizioan.
  • Mercadonan zer lanpostu dauden libre ikusteko, joan Mercadonaren Enpleguaren orrira.

Espainian lan egiteko enpresa erakargarriena da Mercadona, Merco Talento Universitarioren rankingaren arabera; ranking hori Monitor Español de Reputación Corporativa erakundeak egin du.

Merco Talento Universitarioren 4. edizioan Espainiako hainbat zentrotan goi-mailako ikasketak egiten ari diren 8.400 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Espainian lan egiteko erakargarrienak diren 100 enpresa ageri dira sailkapenean; sailkapena egiteko aintzat hartzen diren alderdien artean daude, besteak beste, lanerako hobespenak (sektorea, konpainia-mota eta soldata-aurreikuspenak) eta lana bilatzearekin lotutako alderdiak.

Emaitzek adierazten dutenez, ikasleek, enplegu bat aukeratzeko orduan, positibotzat jotzen dituzte bizi-kalitatea, soldata egokia, onurak eskuratzea, trebakuntza eta profesionalki garatzeko aukera, meritokrazia eta aintzatespena eta enpresa barruan erronkak betetzeko aukera. Azterketa egiteko, 8.400 balorazio baino gehiago analizatu dira. Unibertsitateko azken eta azken-aurreko urteetako ikasleek, masterreko eta masterraren baliokide diren tituluetako ikasleek, doktoregaiek eta beste batzuek egin dituzte, besteak beste, balorazioak.

Mercadonako lan-baldintzak

Mercadonaren Giza Baliabideen ereduan Langilea funtsezko osagaia da, eta hala islatzen da eskaintzan: lan egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzen da, sektoreko batez besteko soldata baino handiagoa, trebatzeko aukera, bai eta barnean postuz igotzeko aukera ere.

Mercadonako lan-baldintzak aintzatetsi egin ditu  Lanaren Nazioarteko Erakundeak.

Ikusi Mercadonaren lan-eskaintzak.

Goiburuko irudia: Alba, Mazarróngo supermerkatuko langilea (Puerto de Mazarrón, Murtzia).