Ahukateak zuhaitz baten adarretan

Mercadonak 6.700 tona ahuakate erosi dizkie Málaga eta Granada probintzietako hornitzaileei

2018ko ekainaren 28a
  • Konpainiak iaz baino % 17,5 gehiago erosi du aurtengo kanpainan; abenduan hasi eta maiatzaren hasieran amaitu zen kanpaina.
  • Ahuakatea Frutas Montosa bitarteko hornitzaileak hornitu du, eta kateak Iberiar penintsulan eta Balear uharteetan dituen denda guztietan merkaturatu da.

Mercadonak produktu freskoen alde egiten du —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde—, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 6.700 tona ahuakate baino gehiago erosi dizkie Málaga eta Granada probintzietako ekoizleei kanpaina honetan Frutas Montosa bitarteko hornitzailearen bidez; iazko kanpainan baino % 17,5 gehiago.

Soltean eta lau aleko packean saltzeko, 4.400 tona ahuakate erosi dira, eta beste 2.300 tona, berriz, guacamole-terrinak prestatzeko, hala balioa emanez banaketan zuzenean saltzeko hain neurri egokia ez duen baina industriarako egokia den frutari, eta horrek eragin du aipatutako igoera.

Aurtengo kanpaina abenduan hasi zen (fruta heldutasun- eta zapore-maila egokietara iritsi zenean) eta maiatzaren hasieran amaitu, eta, hilabete horietan, Mercadonak Málagako eta Granadako ahuakatea merkaturatu du kateak Iberiar penintsulan eta Balear uharteetan dituen supermerkatu guztietan.

Erabilera askoko fruitua da ahuakatea, bere zaporeagatik hainbat errezetatan erabil baitaiteke: gozoak, gaziak nahiz pikanteak. Gainera, propietate onuragarri asko ditu organismorako. Onura ezagunenetako bat da kolesterola erregulatzen duela azido oleikoari esker. Ahuakateak, uraz gain, proteinak, karbohidratoak, zuntzak, bitaminak, mineralak eta azukre naturalaren proportzio txiki bat ditu. Antioxidatzaile ona da, aberatsa baita C eta A bitaminatan.

Iaz, Mercadonak 738 milioi euroren erosketak egin zizkien Málaga probintziako hornitzaileei; aurreko ekitaldian baino % 38 gehiago. Gehikuntza hori gertatu da, batez ere, lankidetzan aritu delako bitarteko hornitzaile eta hornitzaile espezialistekin, “Nagusia” gogobetetzeko eta harritzeko (konpainiak bezeroei deitzen die “Nagusi”) bere beharretara egokitutako produktu-aukera batekin.