Mercadonako orga berria supermerkatu bateko izoztuen atalean

Mercadonak 5.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Errioxako Elikagaien Bankuari

2018ko ekainaren 29a
  • Supermerkatu-kateak 76,8 tona premiazko produktu banatu ditu 2017an, Errioxan.

Mercadonak 5.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Errioxako Elikagaien Bankuari (esnea, olioa eta lekale egosiak). Hala, berritu egin da bi erakundeek zuten lankidetza-hitzarmena, zeinaren bitartez, azken bost urteotan, Mercadonak 21.000 kilo premiazko produktu eman baitizkio Errioxako Elikagaien Bankuari. Hitzarmen horren bidez, gainera, Mercadona supermerkatuek “Bilketa Handia” eta “Kilo Bilketa” XX izeneko kanpainetan parte hartu dute. Bezeroek kanpaina horietan eman duten erantzun solidarioari esker, produktutan kilo gehiago pilatu ahal izan ditu Mercadonak erakunde horri emateko.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendaria. Flandesen esanetan, “honelako ekintzak estrategikoak dira Mercadonak sustatzen duen hazkunde partekatua bultzatzeko”. Pascual-Salcedok, berriz, eskerrak eman ditu: “Eskertzekoa da Mercadonak Errioxako elkartasunarekiko konpromisoari eustea urtez urte sinatzen dugun hitzarmenaren bidez, hori baita eredurik onena premia-egoeran dauden ia 11.000 errioxarri laguntzen jarraitzeko. Gainera, haietako asko pobrezia kroniko batean daude dagoeneko, eta hainbat alderditatik egin behar diogu horri aurre”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Errioxako Elikagaien Bankuari ez ezik, Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialari ere laguntzen dio, egunero, premiazko produktuak emanez. Lankidetza horiei esker, 76,8 tona elikagai banatu genituen Errioxan iaz.

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan (6 Logroñon eta bana Alfaron, Arnedon, Calahorran eta Haron), eta 517 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, harreman komertzialak ditu Errioxako 805 enpresa txiki eta ertainekin, eta 357 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an hornitzaile errioxarrei, iaz baino % 9,5 gehiago. Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten du, eta, apustu horren ondorioz, Errioxan 3,8 milioi kilo perretxiko eta barrengorri erosi ditu, 2,3 milioi kilo Conferencia udare eta 346.000 kilo Calahorrako azalore.

Errioxako Elikagaien Bankua

Errioxako Elikagaien Bankua ongintzako fundazio sozial, akonfesional eta irabazi-asmorik gabea da, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan (FEBA) sartua dago. Errioxako boluntario-talde batek osatzen du Bankua, eta elikadura-enpresetako elikagai-soberakinak eta partikularren dohaintzak biltzen ditu, eta Errioxako behartsuei banatzen. 2017an, guztira 1.198.540 kilo elikagai banatu zizkieten 10.784 onuraduni, 103 erakunde laguntzaileren bitartez.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Mercadona Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.