Barruan higiene pertsonalerako produktuak dituen Mercadonaren errafia poltsa

Mercadonak 50.000 kilo oinarrizko produktu eman dizkio dohaintzan Acompartir GKEari

2018ko urtarrilaren 25a
  • 2017ko hasieratik burutu da dohaintza hau, premia-premiazko produktuez osatua, hala nola hortzetako pastak edo gelak, Acompartir sarearen parte diren 260 entitate sozial baino gehiagoren probetxurako.
  • Horrez gain, 9.600 tona baino gehiago eman dizkie dohaintzan Mercadonak  Elikagaien Bankuei, jantoki sozialei eta beste zenbait entitateri 2017an.

50.000 kilo premia-premiazko produktu eman dizkio dohaintzan Mercadonak 2017ko hasieratik irabazi asmorik gabeko Acompartir entitateari. Esate baterako, hortzetako pastak, dutxarako gelak, desodoranteak edo emakumeen higiene intimorako produktuak; orotara, 125.000 produktu baino gehiago. Erakunde horrek elikagaiez bestelako produktuak banatzen dizkio Espainia guztiko 260 entitate sozialek osatutako sare bati, zeinak gizarte-bazterketa jasaten duten 600.000 pertsona artatzen dituen.

Egoera ezin hobean dauden produktuak dira, nahiz eta, akats txikiak dituztelako, produktuan edo edukiontzian aldaketak egon direlako edo kanpainako hondarrak direlako, saltzeko moduan ez egon.

Honekin, aipatutako kausa soziala sostengatzeaz gain, Ingurumena zaintzen eta zaborra saihesten ere laguntzen du Mercadonak. Ildo beretik, bere prozesuetan hondakinak sortzea ekiditeko zenbait estrategia txertatu ditu konpainiak.

2017an, 9.600 tona baino gehiago eman zizkien dohaintzan Mercadonak Elikagaien Bankuei, jantoki sozialei eta beste zenbait entitate soziali.