Casal de la Pau-k Valentzian duen Jantokiari elikagaiak entregatzeko momentu bat

Mercadonak bere sare soziala hedatu du Valentzian, eta Casal de la Pau Jantokiarekin lan egiteari ekin dio

2018ko urtarrilaren 24a
  • Valentziako probintziako zenbait zentroekin dagoeneko abiatu dituen elkarlanei batzen zaie beste hau; esate baterako, Casa Caridad Valencia-rekin, Gandiako Buñuelos Sin Fronteras-ekin, Elikagaien Bankuarekin eta Valentziako Sant Joan de Déu Aterpetxearekin batera aurrera daramatzanei.
  • Casal de la Pau zentroak arreta integrala ematen die desberdintasuna jasaten duten pertsonei, hala nola ostatua eta mantenua.
  • 2107an, 285 tona elikagai baino gehiago eman zizkien dohaintzan konpainiak Valentziako probintzian lankide dituen ongintzazko erakunde eta entitaeei, 2016an baino 100 tona gehiago. 

Mercadonak, %100ean kapital espainiarra eta familiarra duen supermerkatu-enpresak, Valentziako Casal de la Pau zentroarekin lan egiteari ekin dio. Konpainiak egunero premia-premiazko produktuak emango dizkio, hortaz, desberdintasuna jasaten dutenen artean haiek behar dituzten oturuntza guztiak egunez egun banatzen dituen zentro honi. Valentziako Málaga kalean dagoen supermerkatuko langileak izango dira premia-premiazko produktuak eramateko ardura hartuko dutenak, goizeko lehen orduan eta konpainiaren furgonetak erabiliz. 

Casal de la Pau zentroko zuzendariak, Vicente Serranok, aintzat hartu du kolaborazio hau, “zentroan artatzen eta laguntzen ditugun kalteberatasun egoerako pertsonei emandako arreta hobetuko duen ekintza gisa”. Elikagaiak eramateaz arduratzen den Juanjo Mercadonako langileak, bere aldetik, ekimen sozial honetan parte hartzeko aukera eskertzen duela adierazi du, “nire lanak zailtasunak dituztenei laguntzeko modua ematen didalako”.

Valentziako probintzian duen konpromiso soziala sendotzen du honela konpainiak, eta lankide dituen ongintzazko elkarte eta entitateen sarea hedatzen, dagoeneko berarekin lan egiten dutela Casa Caridad Valencia, Gandiako Buñuelos Sin Fronteras, Elikagaien Bankua eta Valentziako Sant Joan de Déu Aterpetxea, besteak beste. Kolaborazio hauek tarteko, konpainiak zona horretan egin dituen dohaintzak areagotu egin ziren 2017an, 2016an baino 100 tona gehiago eman baitzituen: 285 tona elikagai, hain zuzen ere. Gainera, bere “Nagusien” -konpainiaren barruan hala izendatzen dira bezeroak- eskuzabaltasunari esker, 280 tona elikagai baino gehiago batzen lagundu zuen, parte hartu zuen Kilo Operazioetan eta Bilketa Handian.  

Gizarte ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren EGEaren estrategian txertatua

Mercadonak gizartearekin duen konpromisoetako bat horrengandik jasotzen duenaren parte bat itzultzean datza. Eta helburu horrexekin garatzen da Mercadonaren Gizarte Erantzukizun Plana: hazkuntza partekatuaren alde egindako apustua sustatzen duten ekintza lerro jasangarri ezberdinen bitartez, konpainiaren osagai sozial eta etikoa zaintzeko. Bere politikaren barnean, Espainia guztiko 140 jantoki sozialekin, 60 elikagaien bankurekin eta ongintzazko beste hainbat entitaterekin lan egiten du Mercadonak, egunero elikagaiak ematen dizkiela edo elikagaiak biltzeko kanpainetan parte hartzen duela. 

Mercadonaren Gizarte Erantzukizun Planaren beste lerro estrategiko bat ingurumenaren jasangarritasunari dagokiona da. Ildo horretatik, Ingurumen Kudeaketa Sistema propioa eratu du Mercadonak, optimizazio logistikora, eraginkortasun energetikora eta hondakinen murrizketara zuzendua. Sistema honen parte bat Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritzen da, eta bitarteko hornitzaileekin bat eginez hondakinak baliabide berri bihur daitezen bilatzen du. Era berean, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektuan ari da lanean Mercadona, gas bidez higiarazten diren kamioiak erabiliz, bai eta bere denetan lorategi tankerako estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz ere; gainera, 27 fundazio eta zentro okupazional baino gehiagorekin lan egiten du, bere dendak ezgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiagok egindako trencadís teknikako horma-irudiekin apaintze aldera.

Jasangarritasunaren Aldeko Banaketaren Foroko (REAP) kide da Mercadona 2009tik. Kanpoko zenbait agentek aldian-aldian ikuskatzen dituzte, jasangarritasuna dela-eta, Europako Batzordea lehendakarikide duen erakunde honetako partaideak. Orobat, Giza Eskubideen, Lan Arauen, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako Borrokaren alorreko funtsezko balioak defendatzearen aldeko Mundu Mailako Hitzarmenarekin bat egiten du konpainiak 2011z geroztik.

Casal de la Pau eta bere gizarte-ekintza

1972an sortu zen Domus Pacis - Casal de la Pau Elkartea, presondegietan sartutako pertsona gazteen bidelagun izateko helburuarekin. Gaur egun, ezberdintasun soziala jasaten duten pertsonak egunero artatzen dituen harrerako zentroa da. 2016an zehar, haien oinarrizko beharrizanak betetzeko neurri ezberdinak abiatu ditu Casal de la Pau-k, barne-hartze soziala lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak sustatzeko laguntza ematearekin batera. Orotara, 544 pertsona artatu zituzten zentroan.