Mercadonaren dohaintza Albaceteko Elikagai Bankuari

Mercadonak 500 tona elikagai baino gehiago banatu zituen 2020an Gaztela-Mantxako erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 08a
  • Konpainiak 8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtekoa halako bi.
  • Mercadonak Gaztela-Mantxako 10 jantoki soziali laguntzen die egunero. Gainera, aldizka dohaintzak egiten dizkie eskualdeko bost elikagai-bankuei eta Gurutze Gorriaren eta Cáritasen hainbat erakunderi, bai probintziakoei, bai tokian tokikoei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 500 tona produktu baino gehiago eman dizkie Gaztela-Mantxako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, aurreko urtekoaren bikoitza izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta jantoki sozialekin, elikagai-bankuekin, Gurutze Gorriarekin, Cáritasekin eta eskualdeko beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da.

Gaztela-Mantxan, Mercadonak 10 jantoki sozialei laguntzen jarraitzen du, eta egunero premiazko produktuak ematen dizkie.

Eskualdeko elikagai-bankuekin ere jardun da lankidetzan, elikagaiak emanez, ahal den neurrian erakunde horiei laguntzeko. Izan ere, lan goraipagarria egiten ari dira COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera sozial zail honetan dauden familia ugariri laguntzen. Gainera, Mercadonak hainbat aldiz eman dizkie premiazko produktuak zenbait erakunderi, Gaztela-Mantxako hainbat udalerritan; hala nola Gurutze Gorriari eta Cáritasi.

Mercadonaren “Nagusi”ek ere (horrela deitzen die konpainiak bere bezeroei) lagundu dute kanpaina honetan; 245 tona eman dituzte urtean zehar eskualdeko dendetan egin diren kilo-bilketetan, hau da, 4.000 erosketa-orgatik gora betetzeko adina.

José Ruiz Martínez Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoa dela-eta, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du eskualdeko elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta beste erakunde sozial batzuekin, bizi dugun egora bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak Albaceteko Elikagai Bankuari 2020an egindako dohaintzaMercadonaren dohaintza Albaceteko Elikagai Bankuari.

Mercadonak Toledoko Elikagai Bankuari 2020an egindako dohaintzaMercadonaren dohaintza Toledoko Elikagai Bankuari.

Mercadonaren elikagai-entrega Guadalajarako CáritasiMercadonak Guadalajarako Cáritasi egindako produktu-entrega.

Logo EAktibatu