Mercadonak premiazko elikagaiak eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

Mercadonak 1.600 tona elikagai baino gehiago banatu ditu 2020an Euskadiko erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 08a
  • Konpainiak % 21 areagotu ditu dohaintzak aurreko urtetik, egungo osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • Mercadonak egunero laguntzen die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jantoki sozialari, premiazko produktuak emanez.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 1.600 tona baino gehiago eman dizkie Euskadiko erakunde sozialei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 21 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Dohaintza horiek egunero Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jantoki sozialari lagunduz egiten dira.

Gainera, 2020an, Mercadonak babesa eskaini du urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez; adibidez, EAEko hiru lurraldeetako Gurutze Gorriari elikagaiak eman dizkio martxoan eta apirilean.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren Euskadiko arduraduna eta Arabako Elikagai Bankuko arduraduna elikagai-entreganJosé Andrés Gabilondo Arabako Elikagai Bankuko presidenteordea eta Miryam Oca Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetarako gerentea.

Logo EAktibatu