Hacendadoren izokin jasangarriari buruzko kartelak Mercadonan

Hacendado izokina: Mercadonaren arrain jasangarri bat

2021ko otsailaren 08a
  • Mercadonak soltean eta erretilutan salgai duen izokin freskoa modu arduratsu eta jasangarrian kudeatutako arrain-haztegietatik dator.
  • Mercadonaren izokin freskoak betetzen dituen kontserbazio-printzipioek ASC eta Global Good Aquaculture Practice-en (Global Gap) estandarrak errespetatzen dituzte.
  • Mercadonaren arrain-hornitzaile guztiek Arrantza Produktuak Erosteko Politika betetzen dute.

Mercadonak Arrantza Produktuak Erosteko Politika propioa du, salgai jartzen dituen arrantza-produktuen jasangarritasuna bermatzeko, eta hornitzaile guztiek sinatu dute. Hacendadoren izokin freskoa soltean nahiz erretiluan saltzen da, eta Arrantza Produktuak Erosteko Politika horren baldintzak eta jasangarritasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu.

Mercadonaren izokin freskoa elikagaien segurtasunaren, ingurumenaren eta animalia-ongizatearen ziurtagiria duten eta modu arduratsu eta jasangarrian kudeatzen diren arrain-haztegietatik dator. Leroy Seafood hornitzaileak eta Global Good Aquaculture Practice-ek (Global Gap) estandarrak egiten duten lanari esker egin daiteke hori.

Hornitzailea urtero ikuskatzen da, egiaztatzeko betetzen direla hornitzailea babesten duten bi estandarrek bultzatzen dituzten kontserbazio-printzipioak.

Mercadonaren izokin freskoaren baldintzak ezagutzeko eta haren jasangarritasunari buruzko informazioa izateko, kontsultatu txosten hau (Dokumentua espainieraz):

Informe Salmón Sostenible Hacendado de Mercadona

Descargar

 

Gainera, hornitzaileak I+G proiektuetan parte hartzen du; adibidez, produkzioaren jasangarritasuna areagotzen lagunduko duten teknologia berriak ezartzeko.

Hori jasoa dago NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH), Itsaspeko Bizitzaren 14. GJHan, eta Mercadona atxikia dago helburu horiek jasotzen dituen itunari. Horrek esan nahi du itsasoa eta itsas baliabideak modu jasangarrian kontserbatzea eta erabiltzea sustatzen duela.

Logo EAktibatu