Mercadonaren dendako fatxadako logoa

Mercadonak 42.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Ceutako Elikagai Bankuari

2020ko abenduaren 30a
  • Konpainiak, orain arte, 98 tona produktu eta elikagai eman dizkie Elikagai Bankuari eta Cruz Blanca Fundazioari.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 42.000 kilo premiazko produktu baino gehiago eman dizkio Ceutako Elikagaien Bankuari 2020an, COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian bere Eredu Arduratsua sendotzearen ondorioz.

Rafa Piñero Cádizeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jarduten du Elikagai Bankuarekin eta Cruz Blanca Fundazioarekin; urtea hasi zenetik, 98 tona baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan, hau da, 2019an baino % 252 gehiago. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Pedro Mariscal Ceutako Elikagai Bankuko presidenteak eskertu egin du konpainiaren lana: “bizi dugun pandemiaren ondorioz, bereziki konplikatua izan da urtea, eta esponentzialki handitu dira familien beharrak, eta Mercadonak bata bestearen atzetik egin ditu dohaintzak. Mercadonaren moduko enpresen elkartasunik eta laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke artatzen ditugun ehunka familiei laguntza ematen jarraitzea”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 289 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Urtea hasi zenetik, 16.505 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.498 Espainian, eta 1.007 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik indartzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu