Mercadonaren supermerkatuko fatxadako logoa

Mercadonak 66 tona produktu baino gehiago eman dizkio Huelvako Elikagai Bankuari

2020ko abenduaren 24a
  • Konpainiak, orain arte, 362 tona produktu baino gehiago eman dizkie Huelvako zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta 66 tona baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Huelvako Elikagai Bankuari.

Marta Rosa Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jarduten du probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin; urte-hasieraz geroztik 362 tona premiazko produktu eman ditu. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Juan Manuel Díaz Huelvako Elikagai Bankuko presidenteak hau azpimarratu du: “Egia esan, amaitzera doan urte hau ahazteko modukoa da, jasan dugun eta jasaten jarraitzen dugun pandemia dela eta. Baina, zorionez, enpresa eta pertsona askoren elkartasunak lagundu du sortu diren behar handiak arintzen, neurri handi batean, eta, laguntzen artean, Mercadonari bihotzez eskerrak ematen dizkiogu, jarraitu beharreko eredu izan baita”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 289 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 15.874 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 14.869 Espainian, eta 1.005 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik indartzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu