Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko unean

Mecadonak 3 milioi kilo baino gehiago eman dizkie elikagaitan eta norberaren garbitasuneko produktutan Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi 2020an

2021ko urtarrilaren 04a
  • Bere konpromiso solidarioa indartu du, eta, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak bikoiztu ditu 2019tik.
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-elkarterekin lankidetzan aritzen da egunero, eta Mercadonaren Kataluniako 250 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Hacendado esne osoaren 21.600 litro eman dizkio Gurutze Gorriari.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta online salmentako konpainiak indartu egin du Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa 2020an. COVID-19ak eragindako ohiz kanpoko egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu, eta 3 milioi kilo baino gehiago eman ditu elikagaitan eta norberaren garbitasuneko produktutan; alegia, 2019an halako bi, urte horretan 1.478.000 kilo eman baitzituen.

Dohaintzak lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egin zaizkie, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta La Nau elikagaiez kanpoko produktuen bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak.

Gainera, esan behar da 2020an Mercadonan handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, joan den irailetik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dute, 250 guztira.

Emandako 3.036 tonetatik, 1.752 Bartzelonako gizarte-erakundeen artean banatu dira, 689 Tarragonakoetan, eta 356 eta 239 tona bideratu dira Gironako eta Lleidako eskualdeetara, hurrenez hurren.

Produktuei dagokienez, elikagaiak eta norberaren higienerako artikuluak eman ditu kateak. Elikagaietan, bai lehorrak bai freskoak eman ditu, hala nola esnea, lekaleak, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnezko azkenburukoak, moldeko ogia, zerealak, eta zuku eta irabiaki hoztuak. Norberaren higienerako artikuluei dagokienez, besteak beste, xanpuak, gelak eta desodoranteak eman ditu. Baita haurrentzako tresneria ere: txupeteak, hozka egitekoak, biberoiak eta tetinak.

Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskertu egin du "Kataluniako gizarte-erakundeak eta ongintzako erakundeak egiten ari diren lana”, eta hau adierazi du: “Hala, Mercadonak bat egin du erakundeek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, 2020ko egoera bereziki konplikatuan premiarik handiena izan duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko. Konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Horri dagokionez, Hacendado esne osoaren 21.600 litro ere eman dizkio gaur konpainiak Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren zati gisa, 240 jangela sozial, 60 elikagai-banku eta Espainiako eta Portugalgo beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan ere ari da Mercadona, eta egunero ematen dizkie elikagaiak.

Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadonak, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko uneanGurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko unean.

Logo EAktibatu