Malagako hornitzaileek landatutako mangoa

Mercadonak 3.000 tona mango erosi dizkie Malagako hornitzaileei aurten, %30 gehiago

2018ko abenduaren 26a
  • Konpainiak amaiera eman dio Malagako mangoaren kanpainari; penintsulako eta Balearretako supermerkatuetan saldu da.
  • Mangoaren kanpaina honetarako, Mercadonak erosketak egin dizkie Cajizen egoitza duen Frutas Montosa bitarteko hornitzaileari, eta SAT Trops, Tropical Millenium, Exceltrop eta Provelpack hornitzaileei (Vélez-Málagakoak).

Mercadona supermerkatu-kateak Málagako probintziako mangoa saldu du aurten penintsulako eta Balearretako dendetan. Konpainiak produktu freskoen alde, eta, zehazki, gertuko fruta eta berduraren alde egiten duen apustua dela eta, azken kanpaina honetan (abenduaren 14an amaitu zen), 3.000 tona mango erosi dizkie hornitzaile malagarrei, aurreko kanpainan baino % 30 gehiago.

Zehazki, mangoaren kanpaina honetarako, konpainiak erosketak egin dizkie Malagako Cajiz herrian egoitza duen Frutas Montosa bitarteko hornitzaileari, eta SAT Trops, Tropical Millenium, Exceltrop eta Provelpack hornitzaileei (Vélez-Málagan dute egoitza guztiek).

Mangoaren ezaugarri nagusien artean dago antioxidatzailea eta minbizi-kontrakoa izatea. A bitamina ugari duenez, oso garrantzitsua da osasunerako. Onuragarria da azalerako, ikusmenerako, ilerako eta immunitate-sistemarako. Horrez gain, C bitamina duenez, burdina xurgatzen eta globulu gorriak sortzen laguntzen du. Halaber, mangoak digestioari laguntzen dio; izan ere, magnesio eta zuntz ugari du, eta horrek aseta sentiarazten du, eta onuragarria da gehiegizko pisua eta diabetesa dutenentzat.

Mango-saltsa, berrikuntzaren aldeko apustuaren emaitza

Mercadonak mango-saltsa eskaintzen du, Frutas Montosa bitarteko hornitzaileak egina. Produktu fresko eta osasungarria da, Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaileak berrikuntzaren alde egiten duten apustuaren adibide garbia, bezeroentzat merkatuko kalitate-prezio erlazio onena duten produktuak lortzera bideratua.

Gertuko produktu freskoen aldeko apustua

2017an, 738 milioi euroko balioko erosketak egin zizkien hornitzaileei Mercadonak Malagan, 2016an baino % 38 gehiago.